2020/08/28

Deabruaren Gela Ezkutuan, Abitarako koban

 2020-8-27   Aitor, Zutoia, Santi

Gaur Abitarako koban izan naiz. Amak esan dit kontuz ibili behar nuela hango deabruarekin, baina nik ez diot kasurik egin, deabrua ez delako existitzen. Nire gurasoak beti dabiltza ipuinak asmatzen.

Haitz blokeen kaosera helduta, aita eta biak erdi galduta ibili dira bidea aurkitu ezinik. Zorionez, nik pasoa aurkitu dut eta handik joan gara, Negarren Gelara heldu arte. Gela Ezkutura joateko bidea topatzen hasi gara, eta berriro ere aitak esan dit deabruarekin kontuz ibili behar nuela. Isilik egoteko esan diot.

Baina nire harridura handia izan da estaldura zurien artetik galeriaren goiko aldera igo garenean: Hiru adar zituen estalaktita luze bat ikusi dut, tetxutik eskegita. Aitak esan dit haxe zela deabruaren Hiruortza, eta zuhur ibiltzeko, Gela Ezkutuaren sarrera zaintzen zuela. 

                                                                Deabruaren Hiruortza. ADES

Ondoren, formazio zuri ederrez beteriko Gela Ezkutura heldu gara. Baina apur bat beldurtuta ibili naiz, ze, beharbada, deabruarena egiazko kontua izan zitekeela iruditu zait.

2020/08/01

Armintxe eta Solope


200801: Antua, Oier.

Denporia sobran genkanez, lehelengo Armintxeko karstaren pare bat puntoren ikustaldixa egin dogu: (...) 

Gero Solope II-ra juan gara. Ni neu 190609an izan nintzan azkenengotz, eta uste dot ondiok katalogau barik dakagula (IS-132 emongo detsagu, Gotzon? konfirmau mesedez). Koordenadak (...). Sarrerako argazkixa hartuta. Sokarik instalau beharrik ez dogu ikusi, eta oposiziñuan trabesian azken zatira pasatzeko estuasuna (bloke haundi bat) nasaitzen jardun dogu. Ez genkan topo materialik, eta hurrengo baten egin beharko dogu, trabesia burutzeko (uretatik urtenda) itsasua bare dagon egunen baten. Antuanek urpeko torpedua ekartzia pentsau dau, danok kadeneta bat eginda batetik bestera mobitzeko; eta egun berian IS-016 Antzoriz IV-ean pendiente dagon zeharkaldixa burutzeko aprobetxatzia. Bio lagin batzuk jasota, Oniscus haundi batzuk; zuluan espezie honetako asko zeguazen, baiña ez dot beste ezer topau
 
Gero Urtzik seiñalautako kaskora igo nahi izan dogu, ea berak esandako lezia lokalizatzen genduan; baiña soluen arteko hesixak pasatzeko gatxa genkan, eta horren ordez Ibarran Bañerara emoten daben horman behera juan gara, ikustaldi bat emoteko. Pare bat zulo txiki kenduta (pare bat metrokuak), ez dogu katalogatzeko moduko ezer ikusi; uran maillan Solope II-ren urteeria izan leiken sakonunia ikusi dogu, baiña segurtasunez bajatzerik ez zeguan (marea gora zetorren). 
 
Hurrengo baten, Urtzin kaskora zuzenian juateko geratu gara (kamiñotik) leza hori topatzera, eta handik behera Ibarran Bañerako eskuma aldeko horma hau miatzen segitzeko. Kueba haundirik igual ez da agertuko, baiña lekua espektakularra danez bisittiak merezi dau.

2020/07/31

Abittara


200731: Tomas, Oier.

Abittara (Amoroto). Sarrerako kartela barrizteko atxakixiakin, galeria historikotik ibilbidetxua egin dogu -Tomasek ez zeban ezagutzen-. Laberintuan bidia topatzen, saguzar batekin elkarreragiketan (Rh. hipposideros, detektorian arabera)... bero ikaragarrizko egunotan, etxata okurritzen plan hoberik! Gustora ibilli gara.

2020/07/27

Lezabizkarra

200725: Gotzon, Antua, Oier.

Lezabizkarrian (Gizaburuaga-Aulesti), aurreko egunian Oskarrek eta Martinek topautako zuluak begiratzera eta sakontzera. Txarto ez baneban ulertu, Olabarri eta Lezandipe arteko zonan egongo giñake, beraz potentzial interesgarriko sektoria.

Goruzko bidian, aterpe kurioso bat: arkeologikoki interesgarrixa, baiña espeleologikoki ez asko. Bertako zorua artifizialki sakonduta, ebaketa-ertzian ez dogu aztarnarik ikusi; halan be, ikustaldi sakonagua mereziko leuke. Baiña gaur, Rolexetara barik, perretxikotara etorri gara!



Lehelengua I-136 Lezabizkarra koba (... ) sedimentoz betetako arrakala subhorizontal bat da, estratuen norabidia ondo erakusten dabena. Lau bat metroko sakoneran estuasun batian amaitzen da, eta ez dirudi asko jarraittu leikianik (haizia be gitxi, 1-2 Beaufort-Etxebarria). Bio laginak: masma txiki 2, meta 1. Sarrerako argazkixa, krokisa eta koordenadak hartuta.

Bigarrena I-134, poto barruko minilezia (...). Bertako zulua nasaitzen emon dogu denpora gehixena. Allegau garanian, 3-4 BF maillako haizia bazeguan be, lur mobimenduekin geldittu egin da (bittarte ez oso haundixetatik zetorren seiñale); pare bat orduko jardunan ostian ni neu juan behar izan naiz, baiña bestiak hurrengo gelatxora sartzia lortu dabe. Bertan galdutako haizia barriro topau dabe (zoruko blokien artetik gora zetorrena) baiña badirudi haizian ahula, eta beherutz jarraitzeko egin behar dan beharran tamaiñua kontuan hartuta, ez dabela merezi. Desob guztian ostian, zuluan 5 bat m sakondu dogu.

Bajatzian, itxuraz, beste leza barri bat topau dabe (I-138 ...); 8 mtan zundatuta, hurrengo baten esploratzeko geratu da.

Igual gaurko aurkikuntzarik haundiña aproximaziño-bidia izan da: biderik onena, behetik gora kamioi-bidietatik da, sigi-sagan, Martinek eta Oskarrek egindako txara-arteko zeharkaldixen ordez. Hurrenguan kontuan hartzeko!

2020/07/19

Bolunburu

200719: Xabi, Antua, Oier.

Domeka goizeko espeleoplan motza: (...) eta IS-131 Antuanek topautako zulo barrixa.
Lehelengo, gure zulo enblematikora jo dogu -beti da plazer haundixa-, bakotxa bere neurriko helburuakin: (...). Bio laginketia urrixa izan da: masma ertain bakarra, Meta itxuraz. (...) bilketia emankorragua izan da, hantxe laga doguz baztar baten danak bilduta.

Ostian, Antuanek aurreragokuan Bolunburutik aurrera topautako zulua ikustera juan gara. Arrakala formako ubegi intermitentia, itxuraz, sarrerako espeleotemazko estuasun bat zabaldu eta gero Antuanek aurrera egin dau, beherakako norabideko estuasun batian geldittu arte. Ez dogu jarraitzeko aukerarik ikusi, baiña bai da katalogatzeko modukua; beraz sarrerako argazkixa etabar hartu dogu, fitxa bat egitteko (538892 4798037). Bio lagin bakarra hamen be: masma txikixa.


2020/07/11

Hello panic my old friend

200711: Martin I, Gotzon, Antua, Oskar E, Oier.

(translator friendly basque)


Hello panic, my old friend
I've come to talk with you again
Because a vision softly creeping
Left its seeds while I was caving
And the vision that was planted in my brain
Still remains
Within the sound of silence


Espeleologian daramatzadan 15 urteetan, esku bakarrarekin konta ditzaket Beldurra (letra larriz idatzia) sentitu dudan aldiak; ez preseski arriskuarekin lotuak (arriskua, espeleologian, gutxi pasatzen dugu mendizale "normalen" aldean) nire une berezi hauek ez baitira bereziki faktore horrekin lotuak izan, baizik eta estuasunekin edo, gaur bezala, harrapatua izatearen beldurrarekin.

Sentsazio berezia da, panikoarena; ez nuke esango gustukoa denik, bistan da; baina gerora, une horiek igaro ostean, geratzen zaidan hondarra ona da. Zerbait ondo egin izanaren nolabaiteko sentsazioa. Beldurrak, abantaila ebolutibo bezala, norbere burua zaintzen lagunduko balu bezala. Ez dugu ahaztu behar kanposantuak jende ausartez beteta daudela.

Ez dut tratatu bat idatzi nahi (nahiz eta horrenbesterako emango lukeen, gaur izan dudan sentsazio uholdeak). Bakarrik, nire gogorako, lurrin arteko flash batzuen inpresioak gorde: berez, sifonatzen ez den sifoi bat -pasatu ahal izango nukeena-; bloke artean sartu naizenekoa (duela bi aste ezagututako eremu bera); lagunak bloke horien ezegonkortasunari buruzko oharra (guztiz zentzuzkoa) egin duenean; egoera horretan galdutako beste laguna gogora etortzean, alarmak salto egin didan unea; itzulerarik gabeko bidean sartu aurretik atzera egiteko aukera; esploraziorako oztopoa ez izateko gogoa; eta etxean zain ditudanak; eta beste aitzaki merkeren bat; eta bihotzaren taupadak entzuteko mailan jarri zaizkidanean... Ez diot buelta gehiagorik eman nahi izan, eta bueltatzeko moduan nengoenez (bidea gogoratzen nuen), kanpora egitea erabaki dut.
 
Berez, ez da alferriko eguna izan niretako. Martin I-ren topo horretan zeozertxo lagundu (gaur Galeria Fetidoa, mirakuluz ubegitik kanpora isurtzean iturri garden potable bihurtzen den ur hori, alegia), eta betaurreko barik ere koko batzuk jaso; nik horrekin eguna egin dut, eta besteak eskalada hori egitera joan diren bitartean, kanporantzko bidea lasaia izan da. Halabeharrez. Bide filosofikoa. Beste behin ere, umetoki atabikotik jaiotzerako bide sinbolikoa eginez.

Erreka nagusira itzuli naizenean, eserita egon naiz; gustora; hamar minutu bai. Bizi izandako larritasuna liseritzen; nire ahalmenen mugak ondo hartzen. Umore onez, eta bakardadeaz gozatzen. Eta, kanporantzko bide atseginean, beste une bat ere gelditzen; sarreratik 20 bat metrora, kanpoko argiaren geruza lurrintsura begira, nire medio honetan nire mailan mugitzeko ahalmenarengatik zoriontsu. Eta are, boluz bolu, errotaz errotako bidezidorretik, hor ere presa barik, errekatxo sorgindu horretako urjauziak begiendako diren baltsamoaz gozatzen.

Bio laginak: Pseudoniphargus? 2, Pseudosinella? 3 edo 4, Gyas titanus lizundu bat, armiarma txiki-ertainak 2-3, Ischyropsalis 1.

Alien ibarrolae


2020/06/27

Bolunzulo, topo akuatikoa


200627: Martin I, Gotzon, Xabi, Antua, Oier.

Bolunzulo, errebisiño topografikuakin jarraitzera. Gotzonek esaten dabenari beruana kendu behar izaten jako, baiña azkenian arrazoia izango dau eta Bolunzulo gure zonako kuebarik luzena izango da; Ibarrolan lanaren emaitzak argittuko desku. Gaur mailla aktibuan ibilli gara, fresko-fresko, talde bittan banatuta: aurreko bixak urjauzixak, potzuak etabar instalatzen, eta atzeko hirurak topografian. Igual eguneko aurkikuntza onena beheko sifoi biren bat egittia izan da (fisikoki), Toboganan igo-jaiste guztia ekiditzeko balixo dabena... apnea txiki baten prezio merkian.

Neuri "txartel eustaille" tokau jata, beraz denpora nahikua eta sobran izan dot kokoren bat harrapatzeko (gitxi, eze, gaur rolexetara nindoianez, antiajorik-eta ez dot ekarri). Jardunaldi politta izan da: atzekuok ixa zazpi ordu egin doguz azkenian, eta geldirik gitxi. Banekan egur pixkat hartzeko gogua! (ez da "garai heroikuetakuak" beste, baiña... ni neu be ez naiz lehengua!).

Bio lagiñak: 3-4 masma txiki (klase bikuak, barrena), Lithobius 1, pseudosinella tipokoren bat igual (dozenaka ikusi dittudaz, baiña harrapatzeko gatx! ez nago seguro potian sartu dirazen).