2010/09/11

Inkognitak argitzen

PD1: bizkarrera igo aurretik, gizon berbaldunak kontau desku: bere koñatuak (80 urte) kontatzen dabenez, euren ama umia zanian (oin dala 100 bat urte beraz), behi bat jausi zan Bizkarreko Lezan; handik urte batzutara, haren adarren azalak itturri zaharrian agertu zirala kontatzen zeben (Iturrizar).

PD2: Aulestiko parkian garbitzen nenguala, Oletako emakume bat hurreratu jata. Barriketan, hango koba batzutan ibillittakua da: Oletan, Abittan... “Trakamall” toponimuari buruz galdetuta: izen hau ur deposittua, honen atzeko goiko koba/presia eta (batez be) errepide azpiko ur salidiari esateko erabiltzen dabe. Beste kobiari, “errekia dakana”, Kobondoko kobia esaten detse; zihetzago esanda, basuan beran izena da Kobondo eta hortik zuluan izenori.



Argazkiak.org | Sarrerako rappela © cc-by-sa: ades

10-IX-11: Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.

Bizkarreko lezan. Ritxar eta Antuak sarrerako gela haundiko eskalada bat egin dabe (desobstruidu biharreko meandrua agertu ei da, korriente barik) eta Urpekarixen Arrakalako goiko partia errebisatzen jardun dabe, emaitza barik. Gotzon eta nik fondoko eskaladiakin jarraittu dogu, eta bloke batzun behekaldera allegauta korrientia desagertu da. Tira ba; hiru inkognita despejauta, eta datorren astian arrakala puzkarixan zentrauko gara.

No hay comentarios: