10-IX-25: Antua, Gotzon, Ritxar, Oier.
Bizkarreko lezan, aurreko astekuari jarraipena emoten. Azkenian, nasaittu biharreko zuluhori ez da izan izan neuk pentsau nebana, desobstrukziño lekuko errefujixo pare-parian baiño. Ritxar eta Antua aurretik juan dira, eta beste bixok atzetik topografiatzen. Arrakala oso altu eta ikusgarrixa dator lehelengo, eta gero diagonalian zuzen-zuzen igotzen dan “Korredore perfumaua”. Aurreko eguneko limitia oso errez pasau dogu, eta korredore berian prolongaziñua etorri da, gorengo gelaraiñok. Hor direkziñoz aldatu dau, beti hare/kare harrixen kontakto gunian, eta galerixa horizontalan formia hartu dau, pasabide estu haizetsu batera allegau arte. Nik hor amaittu dot eguna eta kanpora urten bihar izan dot, baiña beste hirurak han geratu dira, eta esango dabe noraiñok allegau dirazen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario