130907: Petrus, Josu, Idoia, Santi, Bikain, Antua, Oier.
Ereñon, talde bittan
banatu gara: Santi, Bikain eta Antua plan bikotxa egin dabe (Aritzgane partian
E-78xan inkognita bat argittu eta beste zulo bat ikuskatu); Petrus, Josu, Idoia
eta ni Aldekoerrotara, sifoia urpetik gaindittu ostian gaiñetiko beste bide
posibliak aztertzera. Gure taldiak egindakua azalduko dot pizkat.
Lehelengo
biharra, sifoiko gelan eskumaldetik doian galerixia topografiatzia izan da. 00
puntua galeria sarrerako eskumaldian, lurrian dagon bloke haundixa izan da
(punto zuri haundixa, harriz pikauta); hortik aurrera 8 puntu hartu doguz; 08
lokatz txaplata baten markauta geratu da, eta 09 katazulo osteko paretian
proyektauta (05 puntorik ez dago). (...). Beherakuan, txapa bat galduta sokia kendu
dogu. Topo TRO moduan artxibauta.
Gero, mangeren
gelako eskaladan ibilli da Josu. Paretan gogortasunakin arazuak izan dittu, eta
erdiraiñok-edo allegau da, trabesixia hasteko puntuan. Aldi berian, Petrus
haize korrienteko lekuan desobstrukziñuakin hasi da, gero bestiei txandia
emonda; maillu eta zintzelakin bidia pizkat nasaittu badogu be, batez be
taladruakin biharra erosuago egitteko izan da; espatula bihar nahikotxo
aurreikusten da-eta.
Halako baten
Aritzganeko taldia agertu da, handikaldeko biharrak amaittuta. Bestalde nik
koko billa jardun dot, eta argazki batzu be saiatu dittudaz.
Kokuak:
- Sifoian gela inguruan, erlamiño haundi baten gorpuan inguruan 10 bat Quaestus noltei?, 5 bat marraskillo biribil, marraskillo luzanga 1 eta pseudosinella? 1.
- Sarrerako galeria aktibuetan, Lithobius bat ikusi dot hildako opilioia jaten; opilioian arrastuak hartu dittudaz, Lithobiusak barriz iges egin desta.
- Galeria aktibuetako goursetan Lepisma? pillua ikusi dogu, baiña ez dittudaz hartu, interesekuak ez diralakuan.
2 comentarios:
Idoia!! A donde estás mirando!!!
Josu, ze zulotan sartu dozu buru!
Publicar un comentario