Argazkiak.org | Material banaketan © cc-by-sa: ades
13-X-19 eta 20: EEL Simulakro Orokorra Gesaltzan (Oñati)
ADES-etik
Javi, Idoia, Gotzon eta Petrus (logistikan) eta Unai, Josu eta Oier (koban). 75 lagun
inguru bildu gara orokorrian, 50 bat koba barruan. Urteroko moduan gonbidatu
exotikuak (Asturias, Valencia, Toledo...) EEL-an prestijiuak erakarritta.
Aurtengo
nobedade printzipalak, neretako, logura faltia eta tirolinan jardun biharra
izan dira. Bai: oiñ arte izan naizen simulakro guztietan 1:00-3:00 am inguruan
biharra egittia tokau izan jata, begiko “persianak” ez ixtian eta buruko
argittasuna ez galtzian ardura nagusixekin; eta nere korpuzkeria dala eta,
kontrapesista expertua bihurtu naiz. Aurten, baiña, Saguzar Santuan
interzesiñoz-edo, bigarren taldian sartu nabe eta kobako parte bat hutsetik
instalatzia tojau jata. Aintza zeruari!
9:00etan
deittuta bagenguazen be, 8:15etatik jentia allegatzen hasitta zeguan. Kontrol
Postuan izena emon eta lehelengo itxaronaldixak etorri dira gero (nik
erretratuak etara eta dibulgatzeko aprobetxau dot; eta Koordinatzaillian
aginduz prentsara bialdu gero). 10:00ak aldian logistika asuntua aurreratu
xamarra, taldiak osatzen hasi dira. 1 taldia 11:00ak inguruan Gesaltzarutz
abixau da; eurekin batera 3 taldia (Josu eta Unai barne), telebistarako
“papelada” pizkat egitteko enkarguakin.
Zain eta zain,
gure itxaronaldixa pizkat arinduta geratu da AMET-ekuen salda eta txorixueri
esker. Bittartian, 2 taldekuak gure izena ikusi dogu panelian, Kokolo, Trotixa
eta Bittor taldeburu dirala. Orduak aurrera juan ahala, eta 1 taldian progresiñuari
adi (irratiz eta TEDRA-z), 14:30etan bildu gara Kontrol Postuan aginduak jaso,
topografixia ulertu eta materixalak kalkulatzeko; Materixal Postura juan gara
gero, eta han eskatu; eta 16:00etan Gurutze Gorriko lanroberretan abixau gara Sarrerako
Kontrolera.
1 taldiak
Felix Umerez galeriatik Txintxurreta, Bustintza eta Esperantza potzuan
barreneraiñok eruan bihar zeban kamillia; han 2 taldian biharra hasten zan.
Esperantza potzua kontrapisuekin jaso, hurrengo tramo horizontal bat gero
(tirolinia?) eta potzu Politta zetorren.
Putzu
Polittetik kanporako marmittak gainditzeko tirolinia instalatzia tokau jaku
Arturo eta bixori; 17:00ak aldian hasi dogu biharra. Goiko triangulaziñuak ez desku
arazorik emon, baiña behekuak... ezin leku egokirik topau, pare bat spit be
galdu doguz koladan enpotrauta. Azkenian zeozelan moldau gara, baiña halan be
giza-desbiadore bat erabiltzeko premiñiakin sokiak ez zeixan igurtzirik egiñ.
Hortan genbizela, opilioi bat ikusi dot (seguraski Aizkorriko espezie endemiko barrixa)
eta potiak ez ekartziaz damutu naiz.
18:00ak aldian
kamillia hurre dagola jakin dogu; zeozer jateko aprobetxau, eta 18:30etan edo bistaratu
dogu, potzu Polittan honduan. Kontrapisu bat erabillitta han ekarri dabe gora eta arazorik bez gure tirolinara
pasau eta beherutz bialtzeko. Soka faltia egon da (ez gure taldian bakarrik),
eta trakziñoko soka bera retentziñorako berrerabilli bihar izan dogu. Handik
aurrera, danok kanporutz pasakamillan. Oillatokixan ertzera allegau garanerako
kanpua illunduta egon da; han goittik beherako tirolinan montau dogu kamillia,
milla prekauziño hartuta (inpresiño haundixa emoten dau lekuak) eta ustekabeko
soka-igurtzi batzu konponduta han bialdu dogu aidetik behera. Hanguak hartu,
tirolinia desmontau eta gure biharra amaittutzat emon dogu. 20:00ak aldian
Sarrerako Kontrolan izena emoten genguazen.
Ez dakat oso
klaru zein izan dan 4 taldian biharra (egixa esanda, Simulakruetan gehixen
kostatzen jatan gauzia, operaziñuan ikuspegi orokorra hartzia izaten da; hain
da konplikaua antolakuntzia). Eta 3 taldiakin be, ez dot gogoratzen ze ordutan
kruzau garan, opilioian lekuan, guk beheko triangulaziñuakin burruketan
genguazela eta eurak barrurutz zetozela. Dakitten gauza bakarra, eurei nere
beste urtietako biharra tokau jakela (lehelengo taldiak montautako
instalaziñuak berrerabilli), eta 3:00 am-ak aldera allegau dirazela Kontrol
Postura (ETEO eskola zaharra, Oñatin).
Gaur betiko
protokolua etorri da: material garbittu eta sailkatzia, Kontrol Postuan
desmontajia, baloraziño billeria eta bazkarixa. Unai, Josu eta Oierrek behintzat,
oso pozik geratu gara.
- Oierrek etaratako argazkixak hamen.
- Simulakro Orokorran jarraipen mediatikua eta beste taldien argazkixak hamen bilduko doguz.
2 comentarios:
Zelako ona eitb-ko bideu. Laster ADES-ekuk gure izarra edukiko dogu en el paseo de la fama. De aqui al estrellato.
Tonteixak alde batea lagata, asko ikasi dogun simulakro bat izan da.
Kaixo:
Kriston kronika argia.
Mila esker dena azaltzegatik.
Jarraipen mediatiko itzela!
Koldo (Satorrak)
Publicar un comentario