Bariku goiz baten, normalean zapatuetan geratu ohi den bezala, espeleologo eta arkeologo batzuk kafesnea hartzeko geratu ziren Gernikako taberna baten. Euria emanda zegoen, baina tripak ondo bete zituzten pintxoak janez (batzuk beste batzuek baino gehiago), beharko zuten eta.
"El Frances" deitutako tipo batek, esaten omen zuen koba berri bat aurkitu zuela Urdaibain. Haizea putzadaka omen zegoen botatzen bere zulo txiki-txikitik. Batzuetan botatzen, beste batzuetan hartzen, batzuetan asko, beste batzuetan gutxi. Kolektore berri baten aurrean ote geunden? Goikoetxe? Santimamiñe?, edo han barruan zeuden armiarmen putzaden airea ote zen? Mmmm...
Arkeologo bikoteak ere ez zeukan asmorik etxean liburu artean geratzeko. Arkeologia mendian dago, gainean eta barruan. Koba ederretan eta koba zikinetan. Atxeta-ko koba txiki zikinaren sedimentuak nahiko ziren beraientzako. Informazio pilak kargatzera zihoazen, gero gu denok paleolitikoneolitiko etab.ko pasadizo eta kontuez lilurarazteko.
Gotzonen Audi marroiak eta Antuaren furgonetak (oraingoan eskailerarik gabe) ondo ezagutzen zuten Forukoatxa-ko kanteraren azpiko baserrialdea. Lekua Arrola deitzen zen. Euskalerriko estanpa. Baso itxizko mendiak, zelaiak, baserri zuriak, behiak eta zezenak guri begira harriturik. Ze osti egiten omen daude hauek hemen hainbeste katxarrokin?
Arrolako baserriko jabeak pentsatu zuen orduan: "Uiui, Diputaziotik omen datoz?..."
Baina ez jaunak, ez. Arrola baserri inguruko piñudi baten, lar eta sastraka artean zegoen gure helburua. Oraindik txikia, laister handia. Burugogorkeriak, fantasiak eta eromenak ez du limiterik. Fedeak ez ditu mendiak mugitzen, baina harriak bai; eta "pajita magikoz" lagundurik bada, are arinago. Hasieran ezin sartu leiken zulotxoa zena, ordu batzuen buruan "pasotxo destrepable" bat bihurtu zen.
Ritxarrek prisa zuen pasoa zabaltzeko. Eguerdirako andrea eta umearengana joan beharra zuen. Esku batean patakabra, eta bestean mailua tartekatzen zituen. Klink, klank, pof, klonk... Egiten geunden eskandalo guztiarekin, armiarmak beren hibernaziotik esnatu ziren. Baina beren etxean molestatzera sartu diren intrusoei kolkora salto eta atakatu ordez, ihes egin zuten, beldurrez; tipo bat patakabra, beste bat mazeta, beste bat taladro eta beste bat pajita magikoekin ikusi zutenean.
Padre de familia Astrabuduarra, bala bat bezala jeitsi zen iluntasunera, konturatu zenean, Gotzonek esan bezala, beste aldean zegoena ez zela putzu bat, destrepe-ranpa bat baino. Eta han sartu zen, eta bere ahotsa desagertu zen. Esan zuenerarte: "Joe que cueva mas bonita! Es que me da pena seguir! Venir aqui!"
Bihotz oneko espeleologoak, esplorazio gose zeuden bere lagunak itxaron nahi zituen. Gloria konpartitu nahi zuen. Galeria berri erdian zutik, bere pseudo-eskurioiaren argi hori epelak, argirik sekula ikusi ez zuten estalaktitak iluminatu zituen lehenengo aldiz.
Kolektore fosil sektore berri bat topatu berri genuen. Estalaktitak puskatzeko beldurrez kontuz ibili behar zen. Lurra, kaltzita kristalezko alfonbra diztiratsu zuri bat zen leku batzuetan. Botinak kendu eta kaltzetinetan pasatzeko modukoa. Beste batzuetan gelak bolumena hartzen zuen. Batzuk Goikoetxez gogoratzen hasi ziren, mendi berdinean geunden eta. Ze sistematara goaz? Arrolako sistema ezezagunera? San Martin agian?
Baina orduan istorio eder hau amaitu egin zen, baina hurrengoan berriro segitzeko. Galeria, kolada eder batek ito zuen 100metro koban ibili eta gero. Kolada gaineko zirrikitu batek, airea botatzen du. Baina hori beste egun batean kontatzeko istorio bat izango da. Argazkiekin uzten zaituztegu.
Ondo ibili; lurgainean. Gu lurrazpian ibiliko gara, asko dago oraindik ibiltzeko eta...
1 comentario:
Zorionak.
Publicar un comentario