2014/02/01

Ades X-Treme Episode 2: Los Tres de Galarregi & The Battery Men


Part: Gotzon, Antua, Josu, Petrus, Unai, Iñaki Kobero

Larunbateko egun baten (ezin esan egun ederra zenik), Alerta Amarilla baten mehatxupean, 2 talde abiatu ziren Iluntzar-Galarregi mendizerrara. Bakoitzak helburu bat zuen, plan bat. Batzuek Galarregiko mendi barrenak ezagutzeko griñak itsuturik zeuden, eta beste batzuk Iluntzarren barrenak ezagutzekoarekin. Griñak griñ, jausten zegoen Euri Zaparradarekin gauza bat zuten argi: egun hortako desafiorik handiena hurrengo egunean Kristoren Trankazoa ez harrapatzea izango zela...

LOS TRES DE GALARREGI

Aste osoa euria egiten... etengabe... eta Larunbatean Galarregin barrena sartu ginen Gotzon, Josu eta Antua. Desobstrukzio lanetara. Eztuasun bat apurtzera, bakarri hortara. Ez generamatzan ez soka ez monty ez ezer. Bakarrik apurtzeko materiala eta ura. Hiru pertsona, hiru petate, eta pisu gutxi. Mahai gainean behintzat plana fina.

Galarregin sartu bezain laster aldatu ziren gauzak. Aurreko eskursioetan jeitsitako putzu gehienek, Larunbatean ura zuten non nahi, rapelatzeko orduan ur jario hauek sahiesteko gai izan arren, bueltan ez zen erraza izango ez bustitzea.

Halako batean heldu ginen hiruroko Bernardako putzura... Eta sorpresa, kabezeran bertan ur-jauzi izugarria. Ordurako buztita geunden, baina hau gehiegizkoa izango zen. Putzu hau jeisteak uretara salto egitea inplikatzen zuen. Eta noski, beste ordu bat fondoraino, beste hiru bat ordu lanean bustita (gogoratu Galarregi haizeak gogor jotzen duela), eta buelta. Eta ah ze nolako buelta!

10min ibili ginen "yo,... lo que diga Josu", "pero serás c...", "yo no lo veo...", "yo seguíria pero me arrepentiría...", "vaya tronada..."

Behingoz erabaki klabea hartu genuen, Bernardako soka jaso eta buelta ematea kanpora, eta bidean hura utzi, hurrengo sarreretarako...

Sorpresa Bernardako soka jasotzean etorri zen. Sokak erdibidean lore on bat zuen. Planetak alineatuta zeuden gu ez joateko fondora...

Pixkanaka kanpora irten genuen, eta hasieran pentsa bezala, putzu guztietan ura buru gainera genuen. Eskerrak ez ginen fondora joan! Behingoz erabaki zuzena!

Kanpoan euria, haizea, txingorra, 5ºC. Eta gu, "los tres de Galarregi", prospektatzen kotxeruntz, bide alternatibo batetatik, Leizebe aldetik.

Gotzonek bazuen gogoan mendi-lepo batetik hurbil urzulo bat egon zitekeen leku bat, eta goiza aprobetxatuz bertara zuzendu ginen. Ba bai! errekari jarritu eta urzulora heldu ginen! Erreka hau seguruena Urtezarro-en erreka berbera izango da. Inpenetrablea zen, baina alturan 5m-tara 3 zulo aurkitu genituen, konektatu beraien artean. 2 zulotatik ezin zen aurrera egin, baina 3.garren zuloan, magia kolpe batekin, barrura sartu ginen Antua eta Josu. Zelako haizea! Galarregi berbera! G-062 Alluz-eko Urzuloa estrainatu berri genuen!

Hipotermia ordurako ordea, guri begira zegoen, eta esplorazioa bertan behera utzi, eta kotxera bueltatu ginen ziztu bizian.

Itxura txarra zuen egunak, baina oso ondo bukatu zuen, ezin hobeto.

Konklusio garbi batekin amaitu genuen eguna, Galarregi, gogorra da, baina gogorragoa ere izan daiteke... hobeto euririk gabeko egunetan joatea.



THE BATTERY MEN


Santi eta Petrusek topatutako Oiñiz aldeko 2 leizak esploratzea zen helburua. Oiniz inguruan euritan gindoazela, Unaiek eta Iñakik Lezateko kolektorarekin amets eta brometan egiten zuten. Petrusek nahikoa bazekien Iluntzarreri buruz ez emozionatzeko beste, pentsatzen 2 kaltzetin izango zirela. Unaiek bere ukondoaren rehabilitazioa amaitu nahi zuen.

Orduan pista alboan kasualidadez koba-leiza bat ikusi zuen hirukoteak, baina Petrusek esan zuen katalogatuta zegoela. Dudak kentzeko argazkia ateratzera gindoazela, konturatu ginen argazki kamararen bateria gastatuta zegoela!!!

I-59 deitutakoa ia-kaltzetin bat izatea suertatu zen. Arbolan lotutako sokatxo batekin nahikoa zen jeisteko 6 metroak, eta gero kobatxo bat zegoen espeleotema polit batzuekin. Proffesor Petrus-en begiradapean, Iñakik esplorazioa egin zuen eta Unaiek topoa. Bertako estuasun batek ere pilak jarriko zizkion laister Unairi. Proffesor Petrus, ez dakigu kanpoan euritan egoten potroak arte zegoelako edo bere pupiloak zaindu nahi zituelako, azkenean leizan sartu zen; baina ez denbora askorako, zoritxarrez leiza amaitu egin zen eta.

I-58 deitutakoaren sarrera ikusgarria zen, eta baita barrua ere. Lapiaz estrato bertikalean zabaldutako leize-hundimentua. Unai hasi zen auto-desempanatzen eta ekipatzen. Horretarako ere etorri bait ginen, kursillo konpleto explora-topo bat egitera! Taladroaren broka harrian zulatzen hasi bezain laster konturatu zen taladroak bateriarik ez zuela!!

Repuestoko bateriarekin ekipatu zuen orduan Unaik leizea. 2 lazo arbolatan eta 2 monty. Behera heldu bezain laster ikusi zuen aldapan behera (mendiaren aldaparen norabidean) zihoan galeria meandro bateko erdi erdian zegoen klaraboia bat zela leize hau. Meandro guztiaren lurra kolada bat zen, eta erreka bat (1 l/s izango zituen) zihoan beherantza. Zegoen euriarengatik zen ala benetako erreka zen? Meandroan gorantza, gela eder bat eta gero amaitu egiten zen, seguraski kanpotik hurbil dagoelako. Unaiek beste zulo bat egin nahi zuen beherantzako ranpa ekipatzeko, eta zulo erdi egin eta gero taladroaren bateria gastatu zaio!!

Galarregiko barrenetan hain ezaguna egin zen Sistema Medio-Monty famatua erabilita (beste erremediorik ez zegoelako), eta estalagmita baten frakzionamentu bat eginda, meandroaren amaierara heldu zen hirukotea, eta putzutxo bat eta gero behean sala bat ikusi zuten. Baina ezin bajatu!!

Kanporantza irtendakoan txingorrada erori zitzaigun burura. Echando ostias Ereñora salda beroa hartzera, eta de paso Iñakiren txaketa sutondoan lehortzera...

2 comentarios:

Anónimo dijo...

"argazki kamararen bateria gastatuta zegoela!!!"..... HORI EZ DA EGIZE

AlozakoZulu dijo...

jode ba ez eban funtzionatzen, ez dakit zer pasau dan orduan...