2014/02/16

Puzzlian hutsuniak betetzen



140215: Santi, Antua, Gotzon, Josu, Oskar, Iñaki, Martin, Oier.


G-052 lezan, a la découverte de la premiere. Deskubrimentu osteko bigarren eguna,

Lezian sarrera estuan ostian, jaitsiera ikusgarri batetik juan gara behera, oihartzun haundiko gela baten amaittu arte; 40 bat metrotako jaitsieria. Hortik erreka-aporte bati jarraittuta egitten da behera, bloke artian eta tarteka Paulova estiloko meandruan. Oso ebidentia da lezia karaitza eta harri inpermeablian arteko kontaktuan zabalduta dagola. Halako baten, diaklasa batek erreka nagusira eruan gaittu, eta inpresiñua egitten dau benetan: Urgitxin morfologia ber-bereko galeria haundixak (eta haraiñokuak be ez dira txikixak...), eta uran jarixuangaittik be ezagun da erreka bera dala. Aurreko egunian honaiñok allegau ziran esploratzailliak; ¡ez dogu ulertzen zelan aguantau zeben esploratzen jarraitzeko tentaldixa!. Puntu horretan errekan gora eta behera explo/topo egittia tokau da. Ni neu ez naiz oso zentrauta egon, batetik lezian tamañuak eragindako inpresiñuangaittik, eta bestetik hara allegau aurreko azken sokaburuan “hilzori esperientzia” bat izan dotelako (kaskuan barbukejotik txintxilizk geratu naiz, itto biharrian).

Ulertu dotenangaittik, punto horretatik errekan beherako bidia sifoi baten amaitzen da, eta errekan gora beste sifoi batetik eta bloke arteko urjauzi inpenetrable batetik dator ura. Ez daka jarraipen ebidenterik, eta haize korrientia be gitxi.

Gorakako bidian hasi gara batzu, eta poliki-poliki ustekabe barik egin dogu kanporakua. Denpora asko egin dogu zain, eta arduratzen hasitta genguazela, bestiak agertu dira; badirudi erdiko mailla fosil bat topau dabela dirala (egixa esan, bide nagusixan inguruan inkognita pillo bat laga doguz begiratu barik), eta handik sartuta 300 bat metro gehixago topografiau dittuezela, amaierara allegau barik. Ez dakitt Urgitxikin lotzia lortuko dogun, baiña asko hurreratuko gara; inkognita guztiak argitzen be leza honetan entretenimendua luzerako izango dogula dirudi.

Bio maillan, sarrerako gelatxuan Ischyropsalis 1, Gyas 2, Tegenaria? 1, Meta? 1. Lezan behera ez dot ezertxo be ikusi, ezta erreka nagusixan be, hareatza baten Lithobius 1 bakarrik. Paulovako terrazatxo baten karnatia laga dot (barrita energetiko ahixa), señalizau barik.

*******************************************************************************

Oierrek bere kronikan esan duen modura, "ez dogu ulertzen zelan aguantau zeben esploratzen jarraitzeko tentaldixa!". -100m sakoneran Urgitxi berbera aurkitu zuten azken irteeran Antuak, Ritxar rek eta Gotzonek. Kilometro bateko distantzia izanik G-052 eta Urgitxiko sistemaren artean, inork ez zuen pentsako 70m topo egin eta gero, erreka sinfoi handi batean bukatuko zenik. Aurretik topoa egiten joan ginenok ezin genuen sinistu ere egin. "Baina...", "No me jodas...", "Esto no se hace...", bueno betiko klasikoak. Errekaren sakonerak laguntzen zuen neurrian begiratu genuen sifoia eta keba... espeleo buzeatzaileen txanda da.

Beraz, errekan gora abiatu ginen, ea aurreko irteeeran zerbait begiratu gabe utzi zuten begiratzera edo... eta ezer, erreka harri tarte batetik irtetzen da indartsu. Errekan gora ere ez dago ezer egiterik.

Nahigabea orokorra zen, denok erdi isilik, zerbait jan, argazki batzuk atera, eta baten batzuk kanporaka abiatu ziren, erdi bidean 30m-ko putzua genuen zain eta.

Gauzak horrela, hemen argazki bat, han beste argazki bat, denbora aurrera joan zen, eta aurreko taldeak eta atzeko taldeak kontaktua galdu zuten.

Bigarren taldea putzuaren oinarrira heltzear zegoela, Antua-k, "... por ahí hay galerias y he avanzado unos metros...". Guztira 300m galeria sare laberintiko topografiatuta fraktura bertikaletan gehientsuenak, eta inkognitak begiratzeke handik eta hemendik. Galeria gehienek goranzko norabidea daramate, seguraski kalera. Bolumen asko, eta eskalada errez batzuk faltan. Ez guk nahi dugun noranzkoan, baina tira.


                          

Eguneko puntu komikoa, 30m-ko putzuko desbiadore bat irtetzear zegoen, (6-ko monty-a). Gotzonek "a mi ya me ha aguantado!!, a ver a quien le salta...". Antua eta Josu elkarri begira...zirkunstantzia aurpegiekin.... "lo que faltaba...". 

Kanpora heldu ginenean haizea nabari zegoen sartzen Leizean, eta aurkitu berri dugun sektorean haizea argi eta garbi mugitzen zen bertatik, errekatik ez bezala.

Berriro bueltatu egin beharko gara faltan geratu diren inkognitak argitu, argazki batzuk atera eta topografia berregitera.

Urgitxirik momentuz ez, baina esplorazioa bai, hori da G-052.

1 comentario:

SidreroSolitario dijo...

Earra kobazulua, zoixonak!!