150523:
Lotina, Laurent, Gotzon, Iñaki, Antua, Mariano, Santi, Martin, Oier.
Talde bittan banatuta, goizian goizetik Laurent eta Lotina Lastarriken behera sartu dira, sifoirik sifoi, azken denporaldixan topautako galerixetan zihar. Juan dan astian errekia entzundako puntura juan dira, eta beste guztiok Bolunzulon behera sartu gara, danok puntu horretan 11:00etan egoteko hitzartuta. Susmatutako moduan, allegau besain laster alkar entzun eta ixa ikusi dogu: ondo egindako topografia eta kalkuluen ondorixua! Loti eta Laurentek sokia instalau dabe, eta 3 frakzionamendu eginda “LL pausuan” behera guregana errez allegau dira, justu-justu “V” formadun estalagmita bateraiñok. Euforia, argazkixak... Gaurkua egun haundixa izan da, Lastarrike eta Bolunzulo bat eginda geratu diralako “Omaerrekako Sisteman”.
Gero, danok
gora igo dogu, oiñ arte urpekarixak baiño ezagutzen ez zittuezen galeria
barrixak ikustera. Afluente bat da, txarto ulertu ez badot Gabika aldetik
datorrena, eta benetan ikusgarrixa Oma Errekiakin bat egitten daben zonia:
Herkulesen Kolumnak... Apal Formako konkreziñuak, uran gaiñian... dana
Kortezubiko lurpeko luxuzko spa horretan.
Ondiok ez dot
Lastarrike ezagutzen: batzu bertara juateko urten bihar ziran, urpekarixei
materixala etaratzen laguntzeko, eta Gotzon, Iñaki eta Antua juan dira; beste
laurok galeria barrixak ezagutzen geratu gara. Laurent eta Lotina bere leku
naturaletik urten dabe (urpetik), eta gu Lastarrike aldera eta Bolunzulo aldera
doiazen sifoien artian inkognita posiblien billa ibilli gara. Asko dago han
begiratzeko... Ni neu ez dot “makiñia” larregi fortzau nahi izan, eta Lastarrike
sifoian aurreko urjauzira allegau baiña ez dot jaitsi, indarrak gordetzeko;
eskerrak, kanpo aldera justo-justuan allegau naiz eta.
Bio aldetik,
koko asko hartu dittudaz, hainbeste eze, kontua be galdu egin doten. Danak
erreka nagusi ondoko terraza haretsuetan eta hormetan: 4 edo 5 liniphiidae, lithobiusak
beste horrenbeste, beste 2-3 klase masma, danak txikixak (Prietok emondako
pintza barrixekin, zelako ondo!), 2-3 retinella, 3-4 zospeum, miriapodo bat,
karabido bat... Koba osuan Quaestus billa ibilli banaiz be, ez dot alerik
ikusi... urtetzian sarrerara allegau garanian arte. Kanpua bistan nekala, 4-5
ikusi dittudaz korrikan, baiña danak iges egin deste.
Lorpenak
lorpen, gaur gehixen lilluratu nabena paisajia bera izan da. Bolunzulo lehelengotz
bisittau nebanian lez (2008xan, nere noten arabera), errota eta boluen artian
haraiñok jaistia sorgingarrixa da guztiz. Gaur, gaiñera, Martinen aittittan
etxetik egin dogu sartu-urteeria, eta hango ortu berezittik pasatzia be –altzairuzko
landara harrigarriz beteta- ahozabalik laga gaittu. Urten garanian, Martinen
gurasuak ezagutzia, eta harek etara deskuen merienda ederra jatia benetako
plazerra izan da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario