2015/05/10

Otoion Paseatzen Hasi gara - Lekeitio Territory

Part: Antua eta Unai

Antuak Otoioko karst-ean oraindik sinistu egiten du. Sinisten du barruan zerbait eduki behar duela, kolektoreren bat, ura itsasora botatzen duena. Ezin da mendi osoa ezer eduki gabe egon. Kolektore edo koba-leza hori txikia edo handia, estua edo zabala, Urgitxi edo Galarregi izatea barruan, beste gauza bat da.

Baina zerbait egon behar du.

Horretan pentsatzen, Antuak Otoioko Labarra erakutsi dio Unairi. Ondarrutarrak ez ditu Lekitxo aldeko karstak ondo ezagutzen, eta turismo eguna da. Katarata bat erortzen omen da batzutan akantilado edo labarrean behera, euri asko egiten duenean. Behean itsaso aldean surjentzia bat omen dago, eta akantilado goian belarretan, Oskarrek ezagutzen du lagun bat koba bat ezagutzen duena.

Harkaitzetatik uretatik paseo bat eman dugu. Bueno, paseo bat + 15 metroko rappel kampana bolau bat. Topatu dugu surjentzia, baina ez da karstikoa, baina bai ikusgarria. Bi falla ikusten dira horma handian, estratoen artean. Eta falletako batek surjentzia bat du. Antuak topatu nahi zuena. Seguraski Otoioko talaia atzeko dolina alineazioarekin erlazionatuta egongo da.

Geologia kurtsiloak egon dira. Que si es la base del urgoniano, que si flysch negro de turbidita que no turbidita; que lumaquela abajo, eta taladroa zuloak egiten anklajeentzako orbitolina artean. Fosil asko dago, ez du betiko urgoniano arrezifala ematen, izango da baina...


Horman bertan, fosil erraldoi bat ikusi dugu. Behean duzue argazkia, ea zoom bat eginda lortzen duzuen ikustea. Izen teknikoa: "Nerinea Gigante del Cretacico Inferior. Longitud 25,5m. Gasterópodo".



Gero Lekeitioko Faroan zerbeza bat hartu dugu. Baina turistak ez bezala, gu ez geunden itsasoari begira. Gu Otoioren estratifikazoari begira geunden.

Gotzon eta Maite agertu dira farora kafe bat hartzera. Hondartzan egon dira eta Ispasterren bazkaltzen. Horiek bai jakin...

No hay comentarios: