190330:
Gotzon, Antua, Martin I, Oier.
Bolunzulo.
Nik neuk egun erdixa baiño ez nekan, eta beraz ez dakitt zehazki zein zan plan
ofiziala; bestiak kontauko dabe. Jaurlaritzaz diruz lagundutako laginketa-materixala
probatzeko eguna zan, eta horretarako sarrerako sektore fosilletan geratu naiz,
bestiak sektore akuatikuan barneratzen ziharduela.
Martiñen
aittittanetik sartu eta gero (beti ahozabalik lagatzen gaittu gizon horren
ortuak, eta bere edadian mantentzen daben kreatibidadiak), 150613-tik ikusten ez neban galeria ikusgarrixetan sartu gara.
Sartu eta segiduan agurtu gara, bakotxa bere biharrari heltzeko: nik errez
topau dot bestiak azaldutako bidia –sektore hau ez neban ezagutzen- eta galeria
majo baten trepetxo barrixekin testak egitten hasi naiz.
Oso
emaitza ona: hasteko, nere helburu printzipala (Zospeum vasconicum iheskorra)
bost minutura topatzen hasi naiz. Ederra aldia, lupa argidunekin eta ganorazko
pintzekin jardutia, edo azken urtian erabilli doten teknika potrozorrixakin –materixala
higatzen edo galtzen doia...-. Bai ikusi, eta bai jaso: hildako oskol zurixak,
zein oskol transparente bizixak. Hogei-hogetabost bai; nahiz eta gaur (hau
bixamonian idazten nabil), potiari begira, ikusten doten euretako asko bidian
zatittu dirala, eta... dan-danak ahotxo prominentia galdu daben?? (kasualidade
putia izango litzake gero, vasconicum guztiak zatittu izana eta bestiak ez?).
Dana dala, jasotakua jasota –Carlos Prietondako biharra- neretako
garrantzitsuena oskolok IKUSI izana da, gaur estraiñekotz.
Halan,
lupiakin jasotako bio lagiñak asko izan dira: Zospeum, Trichoniscoides?, oskol
bivalvuak, Oxychillus itxurako txiki-txiki batzuk, eta Quaestus bat. Hórrek
txikixok danak pote baten sartu dittudaz eta beste baten makroskopikuak:
Lithobius, linifido bat, Zospeum itxurako haundixak... Bueno, asko izan dira
eta Carlosek ikusiko dau hobeto. Hori bai, ezin detsat tentaldixari eutsi eta, klasifikau
baiño lehen, etxian pare bat argazki egitten saiatuko naiz, lupa binokularrekin
eta USB mikroskopio + argazki kamaria probauta, Tolosako “Indixua”ri kopixauta!
;-)
1 comentario:
Aupa Doctor Gorosabel. Hori, hori
Publicar un comentario