Part.: Oskar
Eperratxa menditik prospektatzen, hiru zulo ikusi dodaz, haundiena esaguna, beste biak katalogatu gabeak Ez dirudi interes larregi daukatenik. Dena den, ondo begiratu beharko dira.
2014/01/10
2014/01/05
G-048 - Barriro joan beharko gara...
Part.: Antua, Iñaki, Unai, Gotzon eta Josu

Igandean joatekoak ginen G-052ra, baina Antua, Ritxar, Oier eta ni (Josu), Unaien baimenarekin atzo sartu ginen, eta begibistako esplorazioa bukatu egin genuenez, gaurko, Gotzon eta Iñakirentzako ezer gutxi geratzen zen.
Gauzak horrela, erdi kastigatuta bezela, Antua eta ni, Gotzon-ekin barrena sartu gara topoa eta argazki batzuk ateratzera. Unai eta Iñaki ez zeuden bete betean eta prospektatzera joan dira.
Gauzak espero bezela egin ditugu. 220m inguruko garapena, 38m-tako sakonera sifoira arte, eta gela handiaren goiko aldea +1m sarrerarekiko. Datu hauek ez dute interes berezirik, hala ere, topografia egiteak, kobazuloa sakonki errepasatzeko aukera eman digu, gauzak horrela, hiru puntu utzi ditugu berriro joan eta argitzeko:
- Laminiturri gelaren aporte nagusia, ur-jauzi batetik dator. Honen gainean lehio batetik 4-5 metro galeria ikusten da, 1.5m x 1.5m sekzioarekin.
- Ur gutxiagoko egunen batean, sifoira bueltatu behar gara. Agian, honen eskuineko aldean pasu bat egon daiteke.
- Haizeari jarraitu ezkero, kobazuloaren eskuineko meandroan gora, jarraipena dagoela dirudi: librean egiteko eskalada bat, pare bat seguru sartuta. Jarraipenik baldin badu, tximenea honetatik izango da.
G-048, ez da kobazulo bat bereziki polita, baina leku oso interesgarrian aurkitzen da: Galarregi-Inubija-Urgitxi sarearen erdian. Eta puntu horretan agertzen den guztia da interesgarria. Bestalde, kobazuloak duen haizea nabaria da, eta ezin da bertan behera utzi. Udara aldera edo, berriro sartuko gara.
Puntu hauek "fitxatuta", kobazuloa desekipatu eta Ereñora joan gara jan, edan eta topoa begiratzera.


Igandean joatekoak ginen G-052ra, baina Antua, Ritxar, Oier eta ni (Josu), Unaien baimenarekin atzo sartu ginen, eta begibistako esplorazioa bukatu egin genuenez, gaurko, Gotzon eta Iñakirentzako ezer gutxi geratzen zen.Gauzak horrela, erdi kastigatuta bezela, Antua eta ni, Gotzon-ekin barrena sartu gara topoa eta argazki batzuk ateratzera. Unai eta Iñaki ez zeuden bete betean eta prospektatzera joan dira.
Gauzak espero bezela egin ditugu. 220m inguruko garapena, 38m-tako sakonera sifoira arte, eta gela handiaren goiko aldea +1m sarrerarekiko. Datu hauek ez dute interes berezirik, hala ere, topografia egiteak, kobazuloa sakonki errepasatzeko aukera eman digu, gauzak horrela, hiru puntu utzi ditugu berriro joan eta argitzeko:
- Laminiturri gelaren aporte nagusia, ur-jauzi batetik dator. Honen gainean lehio batetik 4-5 metro galeria ikusten da, 1.5m x 1.5m sekzioarekin.
- Ur gutxiagoko egunen batean, sifoira bueltatu behar gara. Agian, honen eskuineko aldean pasu bat egon daiteke.
- Haizeari jarraitu ezkero, kobazuloaren eskuineko meandroan gora, jarraipena dagoela dirudi: librean egiteko eskalada bat, pare bat seguru sartuta. Jarraipenik baldin badu, tximenea honetatik izango da.
G-048, ez da kobazulo bat bereziki polita, baina leku oso interesgarrian aurkitzen da: Galarregi-Inubija-Urgitxi sarearen erdian. Eta puntu horretan agertzen den guztia da interesgarria. Bestalde, kobazuloak duen haizea nabaria da, eta ezin da bertan behera utzi. Udara aldera edo, berriro sartuko gara.
Puntu hauek "fitxatuta", kobazuloa desekipatu eta Ereñora joan gara jan, edan eta topoa begiratzera.

Osoloko sorpresia
Argazkiak.org | Osolo 1º buceo © cc-by-sa: ades
140105: Laurent, Eusebio, Mikel eta bere aitta (Osolo basarriko familiakuak), Niko, Tomax, Oier.
11.00etan geratu gara Kai tabernan
Laurent eta bixok. Bertara agertu jaku Eusebio informatzaille fiña be. Osolora
juan gara zuzenian, sifoian ikustaldi bat egittera; esan bihar da ez genkala
esperantza askorik, galerixian formiangaittik. Haitzuluan sarreran genguazela,
han agertu jakuz Osolo basarriko aitta-semiak; aitta gaztetan sifoiraiñok
sartutakua da, eta semia sekulan bez; barruraiñok lagundu gaittue, Eusebiokin
batera, eta han ibilli dira Laurenten materixala karriatzen (eskerrak: nik
nahikua bihar nekan Niko eta Tomax jagoten...). Aittan esanetan, lehen
galerixia altuagua zan, ezagun da oin sedimento gehixago dagozela; gaiñera,
euri sasoietan nahikua korrientia ei da goiko sarrera honetatik urak urtetzia.
Harixa ipiñi eta han sartu da
Laurent. Hasierako inpresiñua txarra izan da: sifoiak sonda haundirik ez
(gerriraiñok-edo), eta jarraibide bakarra, estua eta txikixa. Handik pasatzeko
aletak erantsi bihar izan dittu, eta halako baten... desagertu. Ordu erdi
bat-edo pasau dogu, argittasunen bat somatzen genduala baiña gehixenetan sifoia
illuna; luze xamar eritxitta, puspilluak eta hantxe agertu jaku barriro
Laurent. Hauxe izan da bere kontakizuna: sifoia bera 40 bat zentimetrotakua
dala, edozeiñek errez pasatzekua (hobe botilla txiki batekin, badaezpada) eta
gero segiduan galeria aereuan sartu dala; erreka aktibo batekin, eta sifoi
aurreko tramuan dimentsiño hirukotxekua (10 m altu, 8 m zabal beraz).
Progresiño erreza egin dau zati baten, eta seguridadiangaittik atzera egin
dabela.
Ahozabalik geratu gara emaitziakin.
Ez genduan iñundik iñora halakorik espero (Osolotarrak, gitxiago). Oin
pendiente geratzen da ikustaldi hobia egittia lagun batzun artian, gero topo eta
bestelako biharrak preparau ahal izateko.
Toponimia: Nahiz eta jatorriz
seguraski “Olasolo” dan, Mikelen aittari galdetuta, basarrixan eskritturetan be
“Osolo” formia agertzen da antxiñatik. Beraz, “Osolo” formia lehenetsi bihar
dogula dirudi. Bestalde, haitzuluari berari “Osoloko kobaue” esaten detsela
diño; “urbegixa” ez behintzat.
Etnografia: ez dabe sekulan kobiari
buruzko kondairarik entzun; halan be ondiok aittitta bizi jake, eta galdetuko
detse.
(...)
2014/01/04
Boluna, Eurtenerrota, G-52
Argazkiak.org | Eurtenerrota © cc-by-sa: ades
140104: Gotzon, Iñaki, Martin (Eurtenerrota), Laurent, Idoia (Boluna), Josu, Antua, Ritxar, Oier (G-52).
Bolunako urpekaritza saiua ez da
ezertan geratu, ura basatsuegixa zetorren-eta.
Eurtenerrotako taldiak emaitza
pozgarrixak ekarri dittu: txarto ulertu ez badot, espeleometrixia bikoiztu egin
dabe eta pasatzeko moduko estuasun baten egin dabe atzera, desob saio baten
premiñan.
G-52 leza barrixian, 30 metroko jaitsieria
egin dogu errekaraiñok; bai sarrerako putzua, bai paralelua be hobeto begiratu
biharko litzakez. Beheian, lehelengua errekia beherutz segidu dogu: galerixia
estutu egitten da, eta 15 bat metrora sifoi baten amaittu (ez dau ur asko
tragatzen; paretetan ur-markak dagoz, gitxienez 4 bat metrotaraiñok). Lateral
bat begiratu dogu, eta 10 bat metrora haizia galdu egin da. Errekan gora
juanda, diaklasa bat: altura haundiko meandruan ezkerrera juanda, aporte bat;
urjauzixan gora, gela haundi bat (Laminiturriko Gelia) hiru aportekin (bat
lamiñen itturri majiko itxurakua), hirurak haize korrientiakin eta estuasunetan
amaittuta. Meandruan eskumara juanda, barriz, aporte bat katazulo batekin
(haize korrientiakin) eta, aurrera segiduta, katazulo estua eta Laminiturriko
Geliakin konexiñua. Meandruan tetxua be begiratu dogu, nahikua ondo gure ustez.
Azkenik, aukera gehixen itxurakora jo dogu: aporteko katazulo haizedunera, eta
bera nasaitzen geratu gara ordubete inguruan. Ez dogu lortu pasatzia, eta
taladro zintzelduna mesedegarrixa izango litzakela eritxi detsagu. Bio lagiñak:
Lithobius 1, Meta 1, opilioi 2
Argazkiak.org | G-52 © cc-by-sa: ades
Eurtenerrotako "La Gatera"n GEV eta GUMen pausoen atzetik
2014/I/04 Martín, Gotzon eta Iñaki
Gaur Juniran armosau ostian, ze plan egin erabakitzen ibili gara: Gotzon, Martín eta hirurok legalak izan gara Iñaki Bonberorekin eta ez gara Unairen lezara joan ;-)
Omara bajatu gara, Goikolea ingurura ta hasiera batean Laurenteri lagundu dotzagu materiala porteaten, Bolunako ubegixa exploratzeko... zoritxarrez, ura oso nahasia zegoen eta ezin izan du buzeatu. Idoia be handik bueltaka ibili da bitartean.
Horren ostean Eurtenerrotara joan gara, kobazulo txikia baina oso polita. Gotzonek lehenengo topografia egin eban koba honetan, metro barik ez ezebe, baina erreka batera heltzean bertan utzi zuten explorazioa.
.jpg)
Hala ere, sarrerako ikurrak (siglek) zioen bezala, kobazuloa ez zegoen guztiz exploratuta, eta Martín aurretik joanda, errekan gora egitea lortu dugu, meandroaren goiko aldetik. Tamalez ikusi dugu ez garela lehenak izan hemendik ibiltzen... lehenik GUM eta ostean GEVen siglak ikusi ditugu hormetan karburoz eginak, baina tira, Gotzon konformatu egin da beraiek ibili ez ziran jarraipena topatu dogulako.
Gero topoan ikusi dogu zuzenean goazela Boluneta eta Zazpilezetara. Jarraituko du? haizeak hori dio.
.jpg)
.jpg)
Gaur Juniran armosau ostian, ze plan egin erabakitzen ibili gara: Gotzon, Martín eta hirurok legalak izan gara Iñaki Bonberorekin eta ez gara Unairen lezara joan ;-)Omara bajatu gara, Goikolea ingurura ta hasiera batean Laurenteri lagundu dotzagu materiala porteaten, Bolunako ubegixa exploratzeko... zoritxarrez, ura oso nahasia zegoen eta ezin izan du buzeatu. Idoia be handik bueltaka ibili da bitartean.
Horren ostean Eurtenerrotara joan gara, kobazulo txikia baina oso polita. Gotzonek lehenengo topografia egin eban koba honetan, metro barik ez ezebe, baina erreka batera heltzean bertan utzi zuten explorazioa.
.jpg)
Hala ere, sarrerako ikurrak (siglek) zioen bezala, kobazuloa ez zegoen guztiz exploratuta, eta Martín aurretik joanda, errekan gora egitea lortu dugu, meandroaren goiko aldetik. Tamalez ikusi dugu ez garela lehenak izan hemendik ibiltzen... lehenik GUM eta ostean GEVen siglak ikusi ditugu hormetan karburoz eginak, baina tira, Gotzon konformatu egin da beraiek ibili ez ziran jarraipena topatu dogulako.
Gero topoan ikusi dogu zuzenean goazela Boluneta eta Zazpilezetara. Jarraituko du? haizeak hori dio.
.jpg)
.jpg)
2014/01/03
Betrokoloko leziaren kontua ez da guzurra!!!
Jon Fonda, Mikel Landa, Peio Landa, Jose
Navarro, César, Rober, Santi
Harik eta Rober Garayk Gabon Zar egunean haren
bila joateko urteera atondu arte: Mundakako lagun koadrilla bat hartuta, danak
urretxa palu luzeez horniturik, txarakako lekurik zarratuenean eta sasitzarik
handienean sartzeko prest abiatu ziran. Han ziran besteak beste, Jon Fonda,
Mikel eta Peio Landa anaiak, eta Jose Navarro. Peiok esaten eban txikia zanean
ikusita eukala zulo haren sartuera, izan be basoa euren familiarena da-eta.
Gainera, amamak errieta handia egin ei eutsien hara ingurua gehiago ez joateko,
zulo handi haren bildurrez.
Ez zan hau Rober Garayk lezearen bila egiten
eban lehen ahalegina. Hainbat aldiz abiatu izan da kide batzuk zein besteekin
Betrokoloko aldapak, erripak, artadiak eta txarakak arakatzera, baina beti esku
hutsik bueltan. Azkena orain dala urtebete, Iñaki Urrutiaren indikaziñoak
haintzat hartuta txaraka berean aritu ziran, baina ez ebien lezearen susmorik
be barruntau.
Hau zala ta, ADES taldeko kide bat baino
gehiagok alperreko ahalegintzat jo izan dauz Rober-en saioak: “Leze hori
zarratuta dago” edo “leze horren kontua guzurra da” eta antzekoak entzun behar
izan dauz askotan. Baina, azkenean, mendekua hartzeko moduan da.
Izan be, gaur bertan jaitsi dogu lezea Rober
eta biok. Putzu bi dekoz, lehena 25 metro ingurukoa eta bigarrena 22 metro
ingurukoa. Argi dago hauxe dala katalogo zarretan agertuten dan zuloa. Nahiz
eta haizerik ez dan igarten, lezea bentilatuta dago, eta ederra da, hatxa oso
ona anklajeak sartzeko, eta gauza miresgarria gure inguruan: espeleologoa oso
gitxi zikintzen da, lohi eta basa gitxi daukalako. Oso egokia lezeetan ibilteko
praktikak egiteko.
Horixe bada: Betrokoloko lezia ez da asmakizun
bat, benetan existitzen da!!!
2014/01/02
Trilogia de chichinabo
Argazkiak.org | Osolo © cc-by-sa: ades
140102: Oier.
Cuentan los ancianos del ADES que,
in ilio tempore, un loco hizo cierta triple travesía en la Red del Silencio. Me
parece que los que me hayan visto esta madrugada no tendrán un concepto muy
diferente de mí, salvando las distancias.
A petición de María Napal, he hecho
una visita relámpago a las cuevas de Zubiburua/Isuntza (Lekeitio), Alperdo
(Aulestia) y Osolo (Markina-Xemein). Se trataba de comprobar si albergaban
murciélagos de cara al trabajo de este fin de semana.
A las 5.30 he entrado en
Isuntza/Zubiburua por la boca superior. No he observado ninguno en la pequeña
galería donde dijo verlos Iñaki. Por el contrario, nada más desembocar en la
galería principal he avistado un ejemplar de pequeño tamaño colgado en un lugar
de fácil alcance. He recorrido dicha galería sin ver ninguno más.
En torno a las 6.15 he llegado a
Alperdo. Tras una impresionante travesía de los pastizales donde no menos de 8
pares de ojos brillantes me observaban desde diferentes puntos, he entrado por
la boca superior (trop plein). Desde el conducto inicial he comprobado que está
muy seca, bien por tanto para transportar el material delicado. Al desembocar
en la galería, he marchado por la izquierda. A la vista del sifón, dos
murciélagos en el techo fácilmente alcanzables. He encontrado una cuerda de 15m
y un cordino, supongo que del buceo de marzo de 2013; lo he retirado. En esta
misma galería pero en el sector derecho, he visto otro murciélago también
accesible. Recogidos 1 Lithobius y restos de 1 ¿opilion?
A las 7.30 estaba en Osolo. He
localizado fácilmente tanto la boca superior como la inferior, accesibles desde
la parte posterior del polígono industrial. Me ha llamado la atención el gran
tamaño de la galería principal (5x4m de sección), con preciosas paredes lisas
de caliza jaspeada, que funciona como trop plein del sistema, como se evidencia
del limo y sedimento que cubre todo el suelo de la cueva y por las marcas de
nivel de agua en las paredes que llegan hasta la boca subiendo unos 8 metros
desde el sifón (de agua limpia, no totalmente estancada). La he recorrido creo
que toda, unos 30 metros, y he visto únicamente un murciélago que ha pasado
aleteando por mi cara (juro por mi madre que no lo he espantado yo). Esto en la
boca superior. En la boca inferior, de pequeño tamaño, se accede a una pequeña
galería activa de unos 15 metros con coladas y gours; recogidos 2 opiliones, 1
pececillo de plata y 1 meta. Croquis de ambas (separadas unos 20 metros de
distancia), foto de ambas bocas, coordenadas tomadas entre las dos bocas (...)
Espero que os sirvan de algo los
datos, María. Por mi parte ha sido un placer volver a moverme por la madrugada,
hacía tiempo que no tenía ocasión de ver las calles desiertas, oir los
programas de radio, ver las poquísimas ventanas iluminadas a esa hora...
Una única pega: he estado a punto
de engrosar la lista de Accidentes / Incidentes en el Estado Español al
atraparme el dedo con la puerta del coche. Pero al final he logrado salir por
mis propios medios, así que nada.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



.jpg)

