2016/10/14

Armintxe (Lekeitio). Labar-arte multzoaren aurkikuntzaren kronika.



Laburpena: 2016ko maiatzaren 1ean, ADES Espeleologia Elkarteak labar-arte multzo garrantzitsua aurkitu zuen Lekeitioko Armintxe kobazuloan. Zorioneko aurkikuntza hau jende askoren lanaren ondorioa izan da, hurrengo lerroetan ikusiko duzuenez. Beste behin ere, Felix Ruiz de Arkaute espeleologo tolosarrak behinola esandakoa frogatu da: “katemailak ez du ezer balio, kate osoa da beharrezkoa”.

Armintxeko muinoa, ezagutzen ditugun haitzuloen topografia poligonalarekin (2016ko uztailean). Labar-arteduna erdikoa da, handiena. Argazkia: Google Maps (ADES-ek moldatua).

 Armintxe, Arbintze, Arbeatx, Arbiatx... Lekeitio ekialdean kokatzen den karehaitz muino txikiaren izenak aldaera asko ditu. Historikoki arte-basoz eta ortu txikiz estalia izan bada ere, 200 urtetik honako garapen urbanistikoak asko eragin dio, batez ere azken 50 urteetan. Gaurko lekeitiar gehienek halere, gaztetan, bertan artadi eremu zabalak ezagutu ditu oraindik; haien artean hainbat kobazulo.

ADES Elkartearen lan eremu nagusietako bat da Lea-Artibai. Duela zenbait urte gabiltza bertako haitzuloen katalogoa osatu nahian. Lan honen barruan zulo berriak aurkitzen ditugu, noski, baina lehendik ezagutzen genituenak ere errebisatzen gabiltza. Izan ere, azken urteetan arkeologoekin izandako elkarlanaren ondorioz, euskal espeleologook labar-artea identifikatzen ikasten ari gara, eta horren harira hainbat kobazulotan orain arte oharkabean pasatutako arte-multzoak aurkitu ditugu.

Zentzu horretan, interesgarria iruditu zitzaigun zenbait herritarrek Armintxeko muinoari buruz kontatu zigutena. Antza denez, gaur egunean Larrotegi eta Letraukua auzoak lotzen dituen oinezko bidearen inguruan koba handia zegoen; gure informatzaileek ziotenez, herriko gazte guztiek ezagutzen zuten, eta barruan leize bat omen zuen, ausartenek sokaz jaisten zutena. Gure aurreko GEV taldeak ere (Grupo Espeleológico Vizcaíno) horren erreferentzia argitaratu zuen bere katalogoan, 1968 urtean.

Esan beharra dago, gure ohizko peskisetan, Lekeitio inguruko urei buruzko informazioak ere biltzen aritzen garela, eta paper zaharren artean 1796an perito batek herriko hainbat kobazulori buruz egindako azterketa aurkitu genuen, haietatik ura ateratzeko aukerak aztertuz. Besteak beste, eskuizkribu hau aurkitu genuen:

Lekeitioko Udal Artxiboko 001432/03 dokumentua. Argazkia: ADES.

 “He estado en la cueba o gruta de Arbiach, por la que al parecer corre bastante cantidad de agua, pero a una profundidad tan grande, como que desde el parage donde corre la agua, asta la entrada de la gruta, ai sobre ochenta pies de altura: ai tambien recelos de que en tiempo de grandes maretas llegan estas al mismo parage; pero aunque no lo hubiere, y aunque la agua no estubiere a una profundidad tan grande, seria preciso para sacarla della, al punto desde el qual se pudiese conducir a la Villa, hazer una Galeria, como las que se acostumbran en la Minas asta encontrar con la agua: obra a mi ber de inmenso coste, por ser aquel parage todo peñascoso, o por mejor decir una piedra caliza. Parece segun se me ha informado, que alguno dice que por doscientos Ducados se puede sacar la agua de la Gruta. Felices Vms. si esto se berificase; y lo serian tambien, si hubiese quien quisiere sacarla asta el parage y con las condiciones que señalase la Villa bien enterada a lo que iba a hazer, en tal caso, no solo podian pagar Vms. el coste de la obra a tasacion de Peritos, sino al ejecutar de ella, darle un 6 u ocho por ciento de el coste total, previa de recompensa al riesgo; pero bastara para sacar a la agua de donde se alla.”

Pista gehiegi, jaramonik ez egiteko. Egun batez, informatzaile batek (Santi Bideganeta) kokapenari buruzko zehaztasun ugari eman zizkigun, beste hainbat daturekin: bere esanetan, kobazulo hori oinezko bideak estali zuen, eta seguru aski antzinako sarrera bete-betean apurtu zuten. Zehaztasun guzti horiekin, nahikoa izan zen bide bazterrari begira joatea kareharrizko multzoa aurkitzeko; eta hango belarra eta sasia pixka bat kenduta, lurrez eta harriz betetako galeria baten aztarnak aurkitu genituen. “XX” bezala katalogatu genuen, gure ikerketa eremuan hobeto begiratzea merezi duten “puntu interesgarri” bezala alegia.

Zuloa eskola baten ondoan zegoen, ehunka ume pasatzen diren bidearen mota barrenean. Honek esplorazioa konplikatzen zigun: harriak kentzearekin batera, zulo arriskutsua bistan utziko genuenez, lan guztiak egun bakarrean egin beharko genituen (esplorazioa, topografia, argazkiak, laginak) gero dena berriro itxi eta ongi disimulatua lagatzeko. Konplikatuegia.

Horrela, Armintxeko koba bi-hiru urte “lotan” geratu zen, dozenaka beste “XX” puntukin batera... aurtengo urtera arte.

Azken urteetan labar-artearen errebisioak Lekeitio inguruan ekarri duen emaitza ikusita (Atxurrako multzoa aurkitu berri genuen), Armintxe inguruak interes berezia hartu zuen; beraz esplorazio hori egitea lehenetsi genuen. Bertan zerbait azal zitekeen susmoa genuenez, egun horretan AGIRI-ko lagun arkeologoak ere gonbidatu genituen.

Esandako moduan, behar handia zen denbora gutxitan egiteko: horregatik, lanak banatze aldera, jende asko bildu ginen. Lehenengoa obra-lana izan zen: eskonbroa ateratzea, alegia. Lurra, harriak, hormigoi zatiak... Pixkanaka, galeria betetzen zuen hondakin multzoaren goiko aldean pasabide estua zabaldu genuen; eta horren ostean... galeria baten goiko aldera ailegatu ginen. Segituan konturatu ginenez, sarrera berri batean geunden, hondeamakinek nahi gabe irekitakoa, eta tonaka eta tonaka harriz estaltzen saiatu zirena; izan ere, gu eskonbroz osatutako piramide erraldoi baten erpinean aurkitzen ginen; galeriaren eskuin aldetik gora joanda, gure informatzaileek deskribatutako sarreraren barrualdera ailegatu ginen, harri blokez itsutua, graffiti zaharrekin. Han zegoen leize beldurgarri hura ere, gazteek jeisteko erabiltzen zuten soka lodi eta guzti. Ezker aldera joanda, berriz, hondakinen piramidean behera, galeria nagusira ailegatu ginen; ikusi genuenez, hondeamakinek hainbat tona eskonbro botata sarrera buxatzea lortu zuten; zorionez, handik aurrera galeria zabalik aurkitu genuen, bere edertasun orijinalarekin.

Ohi bezala, esplorazio prozedurarekin jarraitu genuen: aurretik puntako taldea, bide posibleak aztertzen eta besteei bidea erakusten; gero, mapa topografikoa egiten ari diren lagunak; argazki taldea; laginak jasotzen eta galeriak miatzen doazenak... Espeleologook egunean egindakoa kronika pertsonal batean jasotzeko ohitura dugunez, onena, gutako batek egun horretan idatzitakoa transkribatzea izango da:

“160501: Armintxe (Lekeitio). Hasierako asmua zan kobia zabaltzia, katalogatzia eta atzera ixtia, baiña ustekabia egon da. Derrubio artifizialen tapoia errez zabaldu dogu, eta sartu gara. Eskuma-ezkerrera pixkat juanda, konturatu gara sarrera historikua eskumara doian galerixan 20 bat metrora zeguala; gu sartu garan hau barrixa da, seguraski kamiñua egitteko zabalduta eta obrakuak barriro tapauta (parte emon barik, hau delitua da?). XXX barrutik ibilli danian konfirmau desku berak gaztetan ezagututako kobia hauxe dala, behera doian leza batekin-eta (sokak ondiok han zeguazen). Barrurutz juanda, topo egitten hasi gara eta puntako taldia aurreratu da. Kobiak 3 nibel dakaz, eta barrenengo nibeletik sifoi batera allegau dira; gorenengo nibelian sartu diranian, gela birjina batera sartu dira, eta horma-sapaixan 7x4m inguruko panel haundi bat topau dabe, grabauez beteta. Begibistan 4-5 figura identifikau doguz (zaldixa, ahuntza, felido pare bat, trazo meandriformiak eta klabiformiak) baiña dan-dana grabauez beteta dago. Topografixan bertara allegau gara, eta krokis/marrazki bat eginda (topo barriro egin biharko da eta) kanpora egin dogu. Sarreria 200 kg harri ingurukin blokeau dogu, eta Foru Aldundixari parte emon detsagu babes neurri urjentiak martxan jartzeko. Bio aldetik, Quaestus eta txitxara txiki batzu jaso doguz.”

Aurkikuntzaren eguneko irudi panoramikoa. Argazkia: ADES.

Harrezkero, esplorazio osoa (oraindik amaitu ez duguna) aurkikuntza honek baldintzatutakoa izan da. Bisita errejimen zorrotza ezarri da (atera kontuak: ADES-eko hainbat lagun ere sartu ezinda geratu dira), koba barruan egindako lan bakoitza minutuka neurtu da, labar-artea aurkitu dugun eremuak saihestuz. Galeria batzuk esploratu gabe daude, hara hormak ukitu gabe sartzeko modua asmatu behar dugulako...

Esan beharra dago, komunikabideetan agertu den panel nagusiaz gain, irudi gehiago ere aurkitu ditugula, zaldiak batez ere, galeria nagusiaren hainbat lekutan. Honekin batera, errealitate lazgarria agerian geratu da: koba honek izan dituen eraso urbanistikoek barrutik doan errekari bidea itxi diote, eta euri denboretan, galeria nagusia urez betetzen da... hainbat eta hainbat grabatu urpean utzi arte. Eta haiek hondatuz, jakina (lokatzez estaliak daude). Horretara, ezinbestekoa bihurtu zaigu kobaren (Armintxeko muino osoaren) portaera hidrologikoa ulertzea, urari ateratzeko bideren bat ireki ahal izateko, eta labar-arte multzoaren hondatze prozesua geldiarazteko. Horretarako, datozen hileetan lan espeleologikoek garrantzi berezia hartuko dute, batez ere esplorazioaren, hidrologiaren, geologiaren eta, zer esanik ez, arkeologiaren lan eremuak koordinatuz. Jende askotxo izango da elkarren artean konpontzeko, baina ahaleginak mereziko du!

ADES Espeleologia Elkartea


Gehiago jakiteko :
 

2016/10/12

Espeleologia egiten

Part.: Unai, Urtzi, Simone, Antua, Gotzon eta Josu

Bi ziren goizean Atxarreko ingurura hurbildu garenean begiratu behar genituen zuloak.

Lehena, Xabik ikusi zuena aste batzuk atzera A-30. Kriston itxura duen "hundimiento" bat, ia leza bat dirudiena. Sakonenean arrakala bertikal bat zabaltzen zaio. Hasiera batean, eztua, baina desobstrukzio sesio txiki baten ondoren, Gotzon sartzeko bestekoa... eta ezer ere ez, 3m destrepatu eta bukatuta.

Jaso, eta ziztu bizian, hurrengora joan gara. Kasu haretan, 1m zabal eta 4m luzeerako arrakala zabaltzen zen lapiazean. 4m-sakonerakoa. Unai eta Gotzon jaitsi dira, eta ez zirudien ezer zegoenik, baina pare bat aldiz begiratu ondoren, zulo txiki bat aurkitu dute bertan, Unaiek eta Urtzik gogoz zabaldu dutena. Josu jeitsi da eztuazunetik behera, eta gure sorpresarako paralelo beste arrakala bat zabaldu da, dimentsio beretsukoa, eta fin.

Argaziak atera, eta inguruko beste koba pare bat bisitatuz (euria tarteko) kotxera bueltatu gara, goiz ederra pasata lagun artean. Ez dugu leza sakonik jeitsi eta ezer teknikorik egin, baina aspaldian ditugun kezka guztiak ahaztu zaizkigu Atxarren.

2016/10/10

Espeleolaguntza: Ormazarreta eta Hamabi Iturri




La agonía de la espera durante el rescate del espeleólogo herido en Zestoa
Así fue el rescate

Relato de uno de los expertos del operativo, que encaró durante toda la noche «esa sensación tan impotente» que crea el paso de las horas

martín ibarrola

10 octubre 201602:00

La casualidad quiso que el sábado coincidieran en Euskadi el rescate de un francés que escalaba la pared de Ogoño, el accidente de un hombre que exploraba una cueva de Zestoa y la práctica de un simulacro de rescate que organizaban los espeleólogos vascos y navarros. Una serie de desgracias que rara vez ocurren y cuya confluencia en un único día es sencillamente insólita. La Ertzaintza evacuó al escalador galo entre nidos de paíños. Sufría un fuerte golpe en la frente. El rescate del espeleólogo, en cambio, se complicó muchas horas más.

Alrededor de setenta espeleólogos novatos y experimentados nos habíamos reunido en el frontón del pueblo navarro de Baraibar. Un total de cuatro equipos practicarían las maniobras necesarias para sacar a un herido ficticio de la cueva de Ormazarreta, escondida en los bucólicos bosques de Aralar. Polipastos, tirolinas, contrapesos, polifrenos… El voluntario sería transportado desde el fondo –a más de 400 metros de profundidad– hasta el exterior. Para ello se superarían abismos de ochenta metros de altura, meandros angostos, repisas afiladas y grandes bloqueras.

Sin embargo, al mismo tiempo que los socorristas comenzaban su simulacro, un bloque suelto arrastró a un espeleólogo y le partió la pierna derecha en la alejada localidad de Zestoa. Cuando se comunicó el accidente solamente quedaba un equipo de socorristas en el bosque. El resto ya se había colocado en el interior de la cueva. El equipo aislado nos trasladamos a Zestoa para prestar la ayuda necesaria. Sólo sabíamos que se trataba de una pequeña y fangosa cueva cerca del balneario del pueblo. En el mundo subterráneo los espeleólogos se conocen exclusivamente por el nombre de pila. El apellido siempre corresponde al grupo al que pertenecen. Nada más escuchar la localización, otros compañeros exclamaron: «Ramón, del grupo Agiro».

Algunos jamás habíamos vivido un rescate real, tan alejado del cronómetro y la perfección de los simulacros. Uno no se prepara para que la madre del herido aparezca a las cinco y media de la madrugada –insomne por la preocupación– y ofrezca caldo y café. Afortunadamente, allí había espeleólogos experimentados, y también profesionales de la Ertzaintza, la DYA y SOS Deia. No obstante, los novatos tuvimos que enfrentarnos por primera vez a esa sensación tan impotente: la espera.

Diez horas más tarde, un equipo heterogéneo de artificieros logró abrir una estrechez imposible y la camilla se deslizó por fin. Serían las 7.30 horas del domingo. Al otro lado, un pequeño ejército de voluntarios se preparaba para cargar con su amigo durante los 300 metros que les separaba de la salida.

A pesar de que se le inmovilizaron las piernas y estuvo sedado durante toda la maniobra, Ramón reconocía voces familiares, agarraba las manos que lo porteaban a la salida. «En la espeleología debemos gestionar el peligro. No nos podemos acostumbrar al riesgo. Desgraciadamente, a veces es inevitable», reflexionaba el médico Diego Dulanto.

Los bloques sueltos, tan impredecibles, son quizá el talón de Aquiles de esta raza de aventureros. Los confines que descubren terminan a veces en las simas más profundas o en las salas más bellas. Otras veces, sin embargo, concluyen en el hospital Donostia, con una tibia rota y el orgullo de pertenecer al último colectivo de exploradores.

Oierren kronikia:

161008-09: Idoia, Unai, Josu, Martin I., Oskar, Antua, Oier. EEL. Ormazarreta I, Baraibar (Simulakro Orokorra) eta Hamabi Iturri, Zestoa (Ramon Martijaren istripua).

Programauta zeguan moduan, zapatu goizian Baraibarren bildu giñan, frontoian PC-a jarri eta Ormazarreta leza historikuan izandako ustezko zauritua ebakuatzeko. Komunikaziño Taldeko (KT) 4 kidek kanpoko Nicola/Tedra eta repetidoria instalatzen zittuezen bittartian, 1 taldia medikuakin abixau zan, 12:30etan edo;  atzetik KT-ko 2 lagun interfonuakin, 13:30ak inguruan; gero 2 eta 3 taldia, kamillia hondoko sifoittik 80ko putzuraiñok instalatzeko asmuakin. 4 taldia be sartzekua zan, p80ko kabezeran kamillia hartu eta kanporaiñok ekartzeko, baiña arratsaldeko gertakarixekin planak aldatu ziran.

KT-an aldetik, interfono harixa arazo barik ipiñi genduan p80ko kabezeraraiñok; azken interfonuakin arazuak izan ziran, dudia dakagu aparatua bidian nahi barik hondatu ete genduan, edo berba egitteko botoia eten barik sakatuta pilak agortu ete genduzen (hurrenguan hobeto babestu). Nicola/Tedra ekipuen kokapena kanpuan erabagi genduan, topo/ortofoto gaiñian, eta teorikoki ondo komunikau biharko bazeukian be, ez zan halan gertatu. Arazua sakoneko ekipuak emon zeban (lurrazalekuak ondo hartzen zeban seiñalia) eta inbestigau biharko dogu; edozelan be, bistan da hurrenguan KT-kuok gu geu arduratu biharko garala ekipo guztian transporte eta montajiaz (oinguan 1 taldekuak egin zeben), prozesua hobeto kontrolatzeko. Repetidoriakin be arazuak izan ziran barruko seiñalia errepikatzeko; PC-kingo loturia PB-tik egin bihar izan zan, “tetra” walkixekin.

18:30etatik aurrera, kanpoko istripu errealan albistia allegau jakun danoi; p80ko kabezeraiñok, nahiz eta komunikaziñua kaskarra izan, interfonoz; p80ko hondora walkiez; sifoi terminalera estafetaz. Albistiakin batera PC-tik instrukziñuak: 4 taldia ez zan sartuko, Zestoara juateko medikuakin, koordinatzailliakin eta PC-ko infraestrukturiakin batera; baiña beste guztiok Ormazarretan segiduko genduan, ariketia sifoittik p80raiñok mugatuta. Jentia ez zan oso konforme geratu (gehixenak Zestoarako bidia hartu nahi zeben) baiña aginduak bete genduzen.

Gure lanak amaittuta, KT-ko barruko taldiak lurrazaleko kidiekin bildu giñan; han ahal genduan gauzetan lagundu, eta itxaronaldi tentsuan, danok Zestoakuak bialtzen zittuezen eguneraketei begira, eta mobilizatzeko prest. Azkenian, Koordinatzailliak aurreikusittako moduan, bertaratutako efektibuak nahikuak izan ziran (¿FUE-Ertzaintza-EEL-Suhiltzailliak-ADES?); illuntzixan, barruko ariketak amaittuta, 1, 2 eta 3 taldekuak erretiradia hasi zeben, eta 00:30ak inguruan danak kanpuan zeguazen; frontoiko PC-an danei afarixa emon, eta 3:00etako danok lotan giñan. Egunsentixan allegau jakun barrixa, Zestuan zaurittua 8:08an allegau zala kanpora. Arnasa hartuta, poza nagusi material inbentarixuan eta garbiketan; hortan genbizela allegau zan bueltan Zestoako jentia; eta danok batera ohizko billera teknikua eta bazkarixa.

***

2016/10/09

Aikitx: 20tik, 200era

Ze lan polita!
Aikitx Atxarreko koba haundi bat da, ta zihur izango zen aintziñako urzulo bat.
Gaur arte ezagutzen izen dogu 20 m. Zulo txiki bat (5 cmko) zan amaiera. Lan eginda da gero, beste aldean potzu bat (19 mko) ireki da eta utzi zaigu koba polit bat exploratzea 200 mko luzera. Orain ez dogu aurkitzen nola segi baina zeozer ikusi dogu...



2016/10/01

Iturritze baserri atzeko Leotardoak-Ereñotzeko lezia

Part: Gotzon, Antua, Urtzi, Xabi, Unai



Ez, ez jauna, ez gaude Iturritze baserriaren atzeko tendederoan, etxekoandreak lehortzen utzi dituen leotardoei buruz berbetan. Iturritze III leza mitikoaren ingurura joan gara, aurreko ostegunean Urtzik eta Unaik aurkitutako leza batzuk bajatzera. Denetatik egon da, ADES estiloko morfologia daukaten frakturetatik, Leotardo ikusgarrietara. Hasiera bateko helburua, Iturritze II leza aurkitzea zen, katalogoan falta zaigun leza bat, eta ADESeko indikazio zaharren arabera Iturritze III-tik 25 metrotara egon behar zena... eta beste sorpresa bat bajatzea...

Bi leza txiki aurkituta zituen Unaik Iturritze inguruan, bata Iturritze II izan ahal zen. Urtzik, egun berdinean, jesukristoren zuloa aurkitu zuen basoan. Harria botata bazirudien errekaraino joan behar zela. Baina Bedartzandi mendiak, aurretik egin izan dizkigu halakoak, kristoren leza agertu eta gero bide erdian motzean leza amaituarazteko, jarraipen arrakala txikirik gabe, esperantzarik gabe,...

Baina esperantza  galtzen den azkena dela diote. Guk behintzat, Urtzik eta nik, galdu genuena burua izan zen leza handi hori agertu zitzaigunean. Jada kotxean, Iturritze inguruko lezatxoak ere ahaztuta geneuzkan, baina haietara ere joan egin behar da, katalogoa katalogoa da eta... "We believe in the Catalog of Lea Artibai -- Yes, we can finish it!!!"

Super leza ez da errekara heldu. Berriro engainatu digu Bedartzandik. Baina 45 metro bertikaleko leza zabal eta ikusgarri bat erregalatu digu, artadi baso eder batean lurrean zabaltzen dena. Eguzkia ia barreneraino heltzen da, sarrera ingurua kolore berde diztiratsuz pintatuz.

Unaiek ekipatu du, eta behera heldu den arren, kagada batzuk egin ditu monty-lekuak aukeratzen. Hurrengorako ikasita geratu da.

Urtziren lehenengo leza zen. Ederra leza, berak aurkitutakoa, lehen aldiz bajatzeko. 3-4 frakzionamendu, eta bat ia bolaua. 45 metroko leza bajatzea, bertan egunean, frakzionamenduak pasatzen ikasi berri, ez dago txarto!

Azkenean Unaiek aurkitu zituenak denak berriak ziren, berriak eta txikiak (Iturritze V eta VI orain). Bata 7 metroko lezatxo bat zen (Iturritze II izan behar zuena, baina ez zen azkenean), eta bestea 16 metroko lezatxo arrakala bat al mas puro estilo ADES. Baina azken hau, lurra kenduz, jarraitu daiteke beherantz.

Zertxobait jan eta gero, Iturritze II leza fantasmaren bila ibili gara, baina bakarrik pinuak, larrak eta masustak aurkitu ditugu. Agian piñudiak estali du? Gogoratu dezagun, paraje hau sasoi batean zelai zabal bat izan zela...

Hausnarketa bat planteatu du batek bidean behera goazela: zer da Kaltzetina, zer da Leotardoa, zer da Leza? Zer da Arrakala Puta Mierda? Hausnarketa zabalik dago, eta badirudi, halako Leotardoak gehiago aurkitzen baditugu, gaia pilpilean egongo dela beti!

Eta zeinek daki, agian, aurkitzen dugun 3000garren Leotardoan, agian errekara ere heldu gintezke...

Amets egitea librea da, baina lezak ixtea ere...

2016/09/25

Gaztelu Mitikoan

Part.: Unai eta Andonio (GEMA), Urtzi (Burnia), Raul (LET) eta Josu (ADES)

Abuztuan Lin-ek (AMET) Gazteluko urzuloarekin burua berotu zigun Zurizako kanpinean. -520m..., leza garbia..., hainbat inkognita erreka aldean..., 80ko hamarkadan esploratuta azkenengoz... Nahiko aitzakia ziren horiek UEV-eko interklub batekin Gaztelu biresploratzeko.

Arazo bakar bat du, euria egiten badu adios... Erreka oso bat sartzen da lezan, eta -500m arte daude hostoak eta enbor zatiak.

Lehenengo asteburu honetan, bi sarrera egin dira. Ostiralean, Andoni-k (GEMA) eta Urtzi-k (Burnia), -250m arte instalatu zuten. Dena berria, putzuetan uraren bidetik aldentzeko. Larunbatean jende gehiagorekin sartu ginen. Goizeko 12etan Unaiek (GEMA), Raulek (LET) eta Josuk (ADES), -500m arte geratzen zena instalatu genuen (45 espitinox inguru). Unaiek instalazio erakustaldia bai eman ere! ADES-eko taladroak ere lan ederra egin zuen, bateria bakar batekin sartu baitziren anklaje guztiak!

Errekara heldu bezain laster (19:00ak aldera),  lehenengo inspekzio bat egin genuen sifoiak lokalizatu eta inkognita apuntatzeko asmotan.

Bien bitartean, 18.00etan Urtzi eta Andoni sartu ziren beheraino, gurekin bat egin eta errekaren maila sakonago begiratzeko. Lehenengo taldea nekatuegi zegoenez, hauek gorako bidea hartu zuten. Urtzi eta Andonik ordea errekan beherako sifoiaren bila egin zuten geratzen ziren 3 espitinox eta soka apur batekin. Errekan goraka dagoen sifoiak ez bezala, beheko sifoiak buzeagarria ematen du, eta beraz, datorren asterako planetako bat hori izan daiteke.

Gainera, pare bat eskalada eta topo zaharrean agertzen ez diren pare bat meandro ere pendiente daude. Horrez gain, putzuetan frakzionamendu batzuk ere bikoiztu beharra dago pendulo handiak baitaude. Beraz badago lana!

Leza oso garbia, putzu zabalekin, azkar jeitsi eta igotzekoa. Hirukoteak behetik 2:30 eman zuen igotzen. 23-23:30etarako kanpoan. Bikoteak, horren azpitik, gauerdirako irten zuen.

Zein ederra den Gaztelu... Oso gomendagarria.... Zelako leza duten AMET-ekoek...

2016/09/19

Letraukua - Espeleologia Urbana

Part: Gotzon, Antua, Unai, Oier, Mikel, Urtzi

Aspaldian normala egiten ari zaigu Lekeition espeleologia urbana egiteko ohitura. Askotan erakutsi du Lekeitiok arrasto arkeologikoak kobetan agertu arazteko ohitura, horregatik, kobatxo guztiak, txikiak badira ere, aztertu beharra dago badaezpada...

Gaurko domeka ere pasatzeko ez zen plan txarra. Mikel-ek, bere garaje atzean daukan Letraukua I-eko kobaren topoa egitera joan gara. Koba interesgarria, baina ez oso handia.

Gero, Letraukua-ko eraikinaren baseetaraino, sotanoraino, jeitsi gara. Han, armiarma tela eta kaka artean (ez, ez zen espeleologia promozionatzeko egun oso ona), koba sumidero bat aurkitu digu Urtzik edifizioaren pilareak eta mendiaren harkaitza nahasten diren artean, konpresa zahar eta ugertutako burdintzar zikinen porpourri batez bustirik.

Kobak 10 bat metro zituen (Letraukua II?), eta sumidero itxura zeukan. Kobaren amaieran, estolderia edo alkantarilla instalazio bat zegoen eginda. Perfektamente penetrablea zen, arrastratu nahi ezkero, baina bidean zegoen bidoi batek bidea oztopatzen zigun. Marikastaña eta bere amonaren sasoitik etxe azpian lokatzetan usteltzen utzitako bidoi batek. Inork probatu nahi badu, han dauka.

Tifusa ez dugunean hartu pozik.

Hori bai, katalogatu beharreko koba bat zen.

Horregatik, batak espeleo egin nahi zuelako, besteak etxean ezin duelako egon, besteak Lekeitio bere herriko barrenak esploratu dituelako eta besteak bere bart gaueko parrandako 3 destornilladoreak bota dituelako, denok pozik amaitu dugu Atea-n pintxo-zerbeza-kafe bat hartzen.

Hurrengoan gehiago, eta ahal bada, barrurago.