2013/04/01

Atxondo-Mokaoko MinaGruyereZuluk

Part: Unai

Atxondo-Mokaoko Minazulu inguruan egin behar den lana aurreratzen hasteko, Mokao baserri aldera joan naiz, "Atxak" deituriko afloramentu silizifikatura (ondo esan omen dut?). Kanpoan dagoen dena errekistatu dut eta GPSan markatu ditut puntuak. Mokaoko gizonak esan zigun "minutu erdi harria klunklunka entzuten den zuloa" ere lokalizatu dut, eta tapatuta dagoen arren, arnasa dario. 20 minazulu eta hundimentu gutxienez topografiatu ditut, hori bai segurutik gehienak sare baten parte izango dira. Baten batek kareharri kobaren bat joko balu behintzat! Airea asko igartzen da, baina ez konstantea, hau da, seguraski afloramentuaren alde batetik sartzen eta bestetik irtetzen dena izango da.

Bertakoari arratsaldeonak emon eta gero, lanean hasi gara. GPSa piztu eta benga. Gora eta behera paseoan ibili eta gero, txapa gehiegi sartu gabe, hauek dira ondorioak.

Bistan dagoen harria, kareharri zilizifikatua da, hau da, kareharri kuartzo-transformatu bat bezalakoa. Harri bloke erraldoiak elkarren gainean daude amontonaturik, inguruan zeuzkan marga bigunak aspaldi erosionatu zirelako seguraski. Horregatik, afloramentuaren tontor aldean alperrik da ibiltzea leiza natural bila. Daudenak (baten bat balego), minazuloaren beheko nibeletan egon daitezke, minak kobaren bat joko balu edo. Hainbeste haizeren artean zati bat naturala balitz...

Afloramentuaren azpian, mina sarreren nibelean, marga hidrotermalki transformatu bat igartzen da. Eta gero beherago kareharria daukagu.

Afloramenduko goiko harkaitz gainean spit eta txapa bat dago. Norbait ibili da.

Mokaokoak esan duen zuloa han bertan dago ezagutzen ditugun zuloen alboan. 2m minazulo horizontal du eskuinetara eta ezkerretara zulo erdi-bertikal hosto-lur-zamarrez ia estalia. Azken zulo honek airea-arnasa apur bat botatzen du eta badirudi konstantea dela.

Aire gehien duena argazkiak egiten ibili ginen zuloa da (Mokao 6). Hundimentu baten ondorioz zabaldutakoa dirudi. Sekulako haizetzarra urteten du batzutan, baina hori bai, kanpoan dagoen haizearekin batera aldatzen dela dirudi barrukoa. Seinale txarra, horrek nahi bait du esan afloramentuko beste aldetik minan sartzen den haize bera dela.

Atxondo baserri aldera ere badaude zuloak. Batzuk erdi estalitako mina-zuloak dira, batzuk osorik estalirik daude (baina bertakoek esanagatik eta basoan duen itxuragatik argi dago minazuloak direla).

Atxondo baserri aldera kantera-minazulo eta abarrak ere badaude.

Orain geratzen dena dena ondo esploratzea da, topoa ondo egitea eta agian azterketa geologiko txiki bat ere bai (mineral batzuk batuz jeje).

Ullia baserriaren aldean (Alozatik ez oso urruti) ere badaude horrelako estruktura geologikoak euren minazuluekin. Haien puntuak ere hartu beharko dira.

Argazkirik ez dago, ze kamara ahaztu zait (beti bezala). GPSa ahaztu ez zaidanean pozik!

2 comentarios:

aupaondarru dijo...

segun el corte geologico podemos seguir la falla hasta el basamento paleozoico, por fin un -1000 eup

Minero dijo...

aupa antua. He puesto las coordenadas en el dropbox. Faltan las minas de la zona de Ubilla. Aber ke pasa.