2013/07/13

15 minutu ala 100 metro ?



Part.: Unai, Gotzon, Antua, Idoia, Oskar, Oier eta Josu

Santa Luzian batu garenean gaur goizean, ez genuen oso argi zein izango zen eguneko plana… zulo bat begiratzeko Haritzganeko mendiaren inguruetara, Osinaga-ra fondoan utzitako soka kentzera, Kobederra inguruan prospektatzera… Baina Gotzonek eta Antuak adostutako apostuak zuen interes gehien argi eta garbi !! Gotzonen esanetan, baietz Haritzganeko zulo horretan 15 minututan Antuak beste metro egin. Gotzonen hain kobentzituta zegoen, ze ez du ezta buzorik eraman.

Azkenean bata eta bestea, denok apostua nork irabaziko duen ikustera joan gara. 30 minutu oinez egin eta gero, azkenean halako batean zulotxora heldu gara, garbitu bixkat, eta Oier sartu da lehenengo, Gotzonek jarraiturik. Destrepe txiki batekin hasten da koba, eta halako batean soka beharrezkoa den 6 metroko putzu txiki bat, maldan behera 10 metro, eta eztuasun bat jarraipen posiblerik gabe, putzu bat atzematen zelarik bestaldean. Joeeee… Gotzonek arrazoia izango ote du. Gotzon kanpora eta Oskar eta Josu barrura. Oier eta Josu eztuasuna apurtu nahian ibili dira 5-10 minutu, eta bapatean Oskarren ahotsa entzun dute eztuasunaren bestaldean!!!

Baina nola da posible!! 6 metroko putzuaren gainaldean dagoen lehio batetik pasa eta… 20 metro inguru jeitsi da arrakala bertikal baten behera. Putzu sakon baten gainaldera heldu den arte. Hain justu, eztuasunaren bestaldekoa.

Momentuz, 15 minutu baino gehiago beharko dugu koba esploratzeko. Gotzon 0 - 1 Antua.


Kanpoan zeudenei ditugun soka guztiak eskatu eta, putzu sakonaren gainaldera arte ekipatu du Antuak. Eta gure aurrean beste 20 metroko putzu bat, eta sokarik ez!


Mmmm, denok kanpora irten dugu, eta ia berehala Idoia heldu da kotxetik beste soka batekin!! Barrura berriro. Putzu sakon hori ekipatzera. Antua eta Oier aurretik, eta Josu eta Gotzon atzetik topoa egiten. Laurok jeitsi putzua, eta behera heldu garenean, beste 20 metroko putzu bat. Halako batean Unai ere agertu da.

Kobazuloa sakotzen hasi da, eta benetan. Gotzon 0 - 2 Antua.



Seguro gehiagorik ez genuelez, estalagmita batetik Gotzonek eta Antuak rapelatu dute. Eta behean beste 6 metroko putzu bat, eta beste 30 metroko putzu bat!!

Azkenean, soka falta, seguruak falta, taladroan bateria falta. Azkenean bertan behera utzi dugu eta denok kanpora.

Kostata irten dugu, baina lan ona egindako sentsazioarekin.

Mendian buelta bat eman, kobederrako kobazuloak ikusi tarte batean, eta Santi Maminera joan gara bazkaltzera, eta bien bitartez, topoa ikustera:

99 metro sakon. Eta jarraipen argiarekin. Zenbat eta sakonago, orduan eta zabalago. Norabidea, Omako bailarara.

Gaurkoz nahiko eta soberan. Eta zelako poza Antuak izan duelako arrazoia.

                         

1 comentario:

Unai dijo...

Azkanengo argazkixe onena