Taldeko gehienak
Pirinioetako Larrara joan dira nafarrei laguntzera espeleologoen goiko
kanpamendurako ekipoa igotzen. Eta gu hirurok Arizganeko lezera abiatu gara.
Antuak hartu ditu ekipatzeko trasteak eta
han joan da hasierako zulo estuan behera. Hasi naiz pentsatzen, hau
bajatu erraz egingo da, baina gero igo nork igongo du?
Gerotxoago, Gotzon
eta biok jarraitu dugu, basaz beteriko tubo haretako bihurguneetan behera. Une
batean tuboa zabaldu egiten izan da, baina Gotzonek, “hortik askoz be erosoagoa
da, baina gero zarratu egiten da, metro erdi edo zabaldu egin beharko litzateke
azkenean leku berdinera heltzeko. Momentuz, ez daukagu beste pasabide lohi eta
basatsu honetatik behera egin baino besterik…”.
Lehen saltoa
jaitsi, ondoren beste batzuk eta azkenean, aurreko egunean bajatu bako 30
metrokoan, Antua laratroaz zuloak egiten ibili da, eta ondoren han joan da
behera. Luzaroan jaitsi eta jaitsi joan ondoren, halako batean, “no se si llega
la cuerda… no se si llega la cuerda…” entzun dugu. Egia esan, bere kaskoaren
argia azpiko baltzean galdutako puntutxo bat besterik ez zen… “No llega, faltan
unos metros…”. Gotzonek, “orduan saltoa pentsatu genuena baino askoz be sakonagoa
da”. Antuak lortu dau sokatik irtenda orman behera zelan edo halan egitea
azpira heltzeko. Gotzonek bota deu laserra Antuak jarritako puntura eta… 40
metro.
Guk soka kendu
eta berriro instalatu dugu, gorago beste soka bat gehituz, eta han joan da
Gotzon behera. “…Impresionantie, ezilei esan Urdaibain gauzenik…” Hasi naz
bajatuten eta konturatu naz ha ez zala edozelako saltoa. Guztiz bertikala, soka
denbora osoan ormatik urrun inon ikutu barik, eta beherago eta zabalago,
ikaragarrixe! Haitzaren estratuek lerro zuri baltzak egiten ormako kurbetan,
luze egin jat behera heltzea.
Beste putzu bat
aurrerago, 6 metro edo, eta Antuak, “aquí se acaba…” Putzu handiaren azpiko
bazterretan begiratzen hasi gara, eta haize korrontea zulo hestu batean
agertzen eta desagertzen zan. Hurrengorako lana.
1 comentario:
Oso ona ekipo!!! estuazuna entzun dot??? Taladroa prestatzen hastea nu!! Barixekun juteko!
Eguneratu topoa ya!!!!
Publicar un comentario