2014/09/21

Airea? EZ, haizea.


Part.: Antua, Gotzon eta Josu

Orain dela urtebete izan zen "kagada" egin genuen eguna. Bai, Unai, Antua, Josu eta Gotzon, Iñubija II-ra sartu ginen, urte pila baten ondoren. Zertara? Iñubija II-n agertzen den errekari jarraipena ematera Galarregi mendian gora. Ez zen pentsa bezain erreza izan...

Hasi bezain laster, eztuasun "mortal" bat topatu genuen. Horren ondorioz Unai eta Antua bidean geratu ziren ezin pasata, eta Gotzon eta Josu pasatu ginen. Gogoan dudanaren arabera, erreka sakon bat, eta haizea, eta ur asko... baina oroitzapenak erdi nahastuak nituen, eta ez nintzen oso ongi gogoratzen... ATZO berriro SARTU ginen arte.

Ostras! ze eztua sarrerako arrakala mekauen... loditu egin naiz ala?.... Jarraian, 20m-ko galeria bat erdiraino inundatua.  Baina guztiaren gainetik haizea nabarmentzen da. Hain potentea, hain hotza. Argi dago ez datorrela kanpotik. Haize hau mendiaren barrenetik dator. Etengabe, errekaren gainazalean olatutxoak eragiten dituen haizea da.

Malabare batzuk egin uretara ez erortzeko (baten batek ez zuen lortu), eta haizea datorren lokalizazioa bilatzen aritu ginen. Lehenengo goitik, gero behetik. Azkenean, fraktura bertikal baten goi aldean, bloke arteko pasu batean. Ez bereziki estua. Eta beste aldean bi metro gehiago ikusten da bakarrik. Baina haize honek merezi du.

Berriro bueltatuko gara, apurtu eta pasatzera. Jarraitzen baldin badu, sarrerako eztuasuna ere zabaltzeko hitza eman dugu. Bestela ADES erdia ezin da pasa hortik.

Inor animatzen?

2 comentarios:

Iñaki dijo...

Neu !

Zeberio Bro II dijo...

Insensato...