2021/03/14

Katalogatzen

 


210313: Antua, Mariano, Xabi, Oier.

IS zonan, katalogo lanak: inforen bat faltan daken hainbeste erreferentzia errepasatzen.

Lehelengua, poligono sarrerako "belarri" formako hori, bere garaian ikuskatu genduana. Topo falta zan. Sorpresia egon da; Bikainekin-eta jaitsi giñaneko puntura allegauta, zabor organiko artian (adarra) sartzen dan urak bidia zabaldu dau, eta jarraitzen daben putzu baten kabezeria ikusi dogu; zabaldu, sartu, eta beste 8 bat m jaitsi gara, resalte pare baten, puntu garbi xamar baten sedimentoz betetako gune bateraiñok, desob egin barik jarraittu eziñezkua. Bistan da ur asko tragatzen daben lezia dala.

Hortik kanpuan, ondoko etxeko gizonakin berbetan egon gara (...); honek baieztatu desku paraje honek -eta bere etxiak- Gazeta toponimua dakela, beraz lezia holaxen izentau dogu. Eta ez hori bakarrik: bere terreno barruko etxola baten, atzekaldian, zulo bat dagola kontau desku: euren aittak 20-30 urte dala arketa eta zarradura batekin prestauta, auzoko urak bertatik biderazeko. Eta ia ikusi nahi dogun. Galdetzia be!! Hara juan gara, eta leihatilla txukun batetik (ai etxian kuebia daken guztiak horixe egingo balebe! hobeto ibilliko giñake bai) arketa horretara allegau, eta handik behera, 2 bat mtako sakoneran, gune horizontal batera allegau gara. Xabi jaitsi da, eta 8 bat metrotan estimau dau gune horren desarrollua, sedimentoz betetako lurra, eta lapekin. Lapei buruzko zalantzak geratu jakuz: kontsumo prehistorikua? Ongarri modura berriki ekarrittakua? Zalantza barik, etxola honetan dabillen ura eta "belarri" formako beste zuluanak errelazionauta dagoz, harri moltzo bereko alderdi bixetan.

Ostian, Eska ingurura juan gara ("Eskia", Juanjoren esanetan. "Askia" berbian aldaera bat ete?). Han, bere garaian katalogautako zulua berlokalizau dogu, topo linea bat hartuta KMZ bat etara ahal izateko. Ez nintzan gogoratzen zuluan hondua pareta artifizial batekin estalitta zeguanik; ez dogu lortu jakitzia zertarako dan.

Gero, Eska itturriko aldera pasau gara (kamiñuan bestekaldian) eta hango hobi nagusixa katalogatzera (gps, eta dana). Izan be, badirudi bere sasoian ez genduala erreferentziarik hartu, seguraski ez gendualako jakin dagozen ur-galtze puntu guztien artian nagusixa zein zan bereizten. Gaurkuan itturrixan aztarnak be topau doguz, bere garaian ikusi ez genduana.

Gero, industria aldian sartu gara, eta erdi bidian dagon harri moltzoko tunela, eta bere inguruko zulo pare bat miatu eta topografiau doguz. Esan bihar da, ixa dana Antuak egin dabela; bestiak probatzen ibilli gara, topo egin behar izaten ez danian, espeleologia dibertigarrixa be izan leikiala! Gune honetan, zabaldu barri dan beste leza baten sartu gara; hau da, zulatu ostian lurrez bete, eta atzera reexkabatzen dagona. Badirudi Elizaldeko paraje honetako ezaugarri bat dala hori.

Azkenik, suebakixan gora juanda, gours baxuetako zulora allegau gara; Antua eta Xabi ibilli dira barrutik. Ni neu, gorputza katazuluan sartuta eta estuasunan "yuyua" igartzeko saiua baiño ez dot egin. Halan bai ondo! Nahi dotenian urtenda.

Hor amaittu da gaurkua. Sorginzulua eta besteren bat geratu jakuz, baiña denporia amaittu jaku eta hurrengo baten segiduko dogu. Egun produktibua beraz; baiña oiñ Antuanek kabinete-lan mordua!

2021/03/07

Bost talderen jarduna

 

 210306: jente asko.

Gaur 5 taldetan banatuta jardun dogu: Aginaga (Martin U, Oskar E...), Lekubaso (Javi, Gotzon, Petrus, Antua...), Otoio (Xabi), Lamiñak (Urtzi & family) eta Urgitxi (Carlos Prieto, Oier).

Aginaga, agridulce. Lekubaso, agrio-satisfecho-agonico-perdido. Otoio, leza bat katalogorako eta explo pendiente. Lamiñetan, dibulgaziñua.

Urgitxiri buruz, sarreran susto bat: estuasuna ez ete dot pasauko??? Panikoaren psikologia, eta Carlos aurretik bialduta, erretiradako aukeria estudixauta, aurrera egin dot; eta arazorik  ez, ZORIONEZ! Quién te ha visto y quién te ve, Oier. Bueno. Hortik aurrera, begira hasi gara eta bigarren ustekabe bat. Ez nintzan gogoratzen kabuak behar dirazela! Lehelengo pasamanua ahal moduan pasau, eta bigarrenian (labanegi) geratu gara. Hortik kanporako tramuan, dana dala, laginketarako nahikua eta sobran izan dogu; nahiz eta gaurko objetibuetako baterako (Trichoniscoides breuili) erreka korrientia hobia izan. Hurrengorako. Dana dala, gure bilketatxua egin dogu (Zospeum, Oxychillus, Quaestus, Lithobius, ganba gorrixak...) eta ariketa pixka bat bebai (resalte puta hori!). Pozik beraz.

2021/02/21

Galtzerdi Eguna 2021

 210220: Martin U, Gotzon, Mariano, Oskar E, Oier.

Oharra: espeleologian (edo ADESen eremuan behintzat bat) "galtzerdi" termino humoristikoa ematen zaio esplorazioarekin lotutako egitate frustrante xamar bati, begiratzen ditugun kobazuloen %90 inguruan gertatzen dena. Alegia: material guztia prestatu, bertaraino eraman, sasiekin borrokan aritu, trepetxu guztiekin jeisten hasi, eta 3 bat metrora dagoen hurrengo bihurgunean amaitzen diren leizeak.

Gure mendi totemiko honetan ezer billatzia gatxa izanda, gure prospektatzeko makiñak badakixe edurrak asko laguntzen dabela. Horretara, juan dan edurtzetan Oskarrek lokalizautako zuluetatik batzuk ikuskatzera juan gara; ezingo genduzen, ez, billau be egin aldez aurretik koordenadak ez bagenduz euki izan.

Beraz, normaltasunez (alegia: ixa bi ordu armosatzen pasau eta gero) eta planari jarraituz, "Mars Rover Reluctance" ibilgaillua pistetatik zihar lantzau dogu -basozainen baimenakin-, Paltzuaran kraterran onduan Airo basarri onduan lur hartu harte. Hortik, haize bolada zazkarretik babesian, mendixan ipar aldetik egin dogu gora, eta banan-banan gure gidarixak erakutsi deskuezen zuluak arakatu doguz. Espero zeikian modura, leza sakonik ez; baiña, lagunei esandako moduan, erradiologian bezala, speleo esploraziñuan emaitza positibuak bezain garrantzitsuak izaten dira negatibuak (hau da, gauza haundirik ez dagola ziurtatzia), eta beraz halako egunak sekulan ez dira alperrikuak izaten.

Kodiguak, koordenadak eta katalogaziñua bestiak bihar-dan-moduan egingo zittuezen esperantzan, hamen neretako hartutako nota oroigarri txixi batzuk:
1. Sarrera bikotxeko arrakalia. Martin sartu dala uste dot, 3-4 metrotara blokeauta topau arte.
2. Oskar jaitsi dan beste bat, txarto gogoratzen ez badot, bedartzan zabaltzen zan zulo txikixa.
3. Sasi artian zihero estalitta egon dan leza bat. 2 m zabal eta 7 sakoneko zilindrua, beheia guztiz blokez estalitta eta jarraitzeko aukera barik. Bio lagiñak: 1 Oxychillus, 2 Meta, 4 Ischyropsalis.
4. Ubegi txikixa. Ur kaptaziñua eginda. Bloke artian zabaldutako gela pare bat, tximinixa txiki batekin; danak bloke kaos azpikalde mineralizauetan amaitzen dira. Bio lagiña: 1 Meta.
5. Lur-lurrian zabaldutako leza barri bat, 3 bat metroko sakoneran gela hipogeo politt batera (6 x 3 x 5 m) desplomau dana: espeleotemak eta blokiak.
6. Meandro bat, norabide bikotxian: sarrerakua estuasunian amaitzen da; leihatilla bat desobstruidu eta gero, silfidiak pasau dira (ni ez) eta onduan beste adar zabalagua euki dau, desarrollo gehixagokin baiña metro gitxira inpenetrable bihurtzen dana.
7. Koba-koba bat (sarrera kanonikua). Estratuen norabidian zabaldutako ranpa bat, lehelengo 3 metruak 0,5 m altu 1,5 m zabal, eta gero 3 bat metroko eskarpe baten ostian, beheko estratuan exkabautako gelia (3 x 3 x 6 m), derrubio kono baten sanpan.
8. Bedartzan zabaldutako leihatillia. Uste baiño desob bihar haundixagua egin behar izan dogu, aittittari NEURE linternia barrura jausi jakolako (bestela Amorotoko herrittarrak Illuntzarren argi misteriotsu bat ikusiko zeben, gaba osuan). Total, harri pillua kendu, barrura sartu, eta 3 m sakoneko galtzerdi hutsa zala.

Bestiak (beti sakonago nahi!) ez dira oso konforme geratu, baiña ni pozik geratu naiz. Egun intentsua izan da, inkognita asko argittu doguz, eta nik aspaldi ez neban speleo egun baten amaieran zeruan iratargirik ikusten. Oin pasaidazuez pribatutik mesedez 3, 4 eta 6 zuluen katalogoko erreferentziak, koko-potiak etiketatzeko bihar dittudaz-eta.

2021/02/14

Ehiza postuen inguruan

 210214: Urtzi, Oier.

Otoio aldetik prospekziño saiotxo bat. Aurreko egunian ibillittako bidetik, Otoio - Hirukurutzeta arteko mendi bizkarreko ehiza postuetatik barneratu gara. Lehelengo, itxaso alderutz dagon dolina txikixago baten, Urtzik leza lateral bat topau dau; haize korrienterik ez, baiña leihatilla batetik sondeauta, 15 bat metroko sakoneria; XX modura markau dogu. Gero, dolina haundixan ertza billau dogu, handik barrura egitteko: puntu hori, eta bidian arteko buelta batzuk emon doguz, gauza haundirik barik topau barik baiña konbertsaziño animauan -kazarixen tirorik ez jasotzeko, sistemarik onena-.

IS-085, preliminarrak


  210213: Oskar F, Urtzi, Xabi, Oier, Asier, Jokin, Aritz.

IS.085-ko lanak planifikatzen hasteko eguna. (...) Ostean, Asierri Lumentzako karstari buruzko azalpenak emanez, IS-085raino hurreratu gara. Bertan sorpresa izan dugu: Jokin eta Aritz aurkitu baititugu; gazte hauek koba honi buruz informatu gintuzten, justu Xabik eta Iñakik beraien aldetik lokalizatu zuten egun berean. Pozik hartu ditugu, hurrengo etorri diren lan astunetan edozein laguntza ongi etorria izango da eta. (...) Lehen egunean egingo duguna zehaztu dugu: 1) desobstrukzioa + 2) zarraduraren eraikuntza + 3) prospekzio paleontologiko a 1. solairuan + 4) 2. solairura igotzeko egin beharreko instalakuntzaren balorazioa. Lan hauetan zehar koba balizatuko dugu, jendeak ezinbestekoak diren zoru-eremuak baino zapaldu ez ditzan. (...) Asierren esku geratzen da (bere beste lanek ahalbidetzen diotenean) proiektua idaztea, baimenak eskatzea eta guri lanekin hasteko "argi berdea" ematea.

2021/02/07

Armintxeko grabatuak, berriro urpean

Asteburu honetako euriek, berriro ere, uholde bat eragin dute IS-100 Armintxe II kobazulo barruan. Kobaren drainatze bide naturala hondakinekin oztopaturik dagoenez, bertan sartutako urak ezin izan du aterabiderik aurkitu (2019an eginiko obrak, beraz, ez du bere helburua lortu) eta 5 metro itsas gaineko (m.i.g) bere maila normaletik gora egin du; 13 m.i.g.tara ailegatu denean (grabatuen zati handi bat urpean hartuta) eskola ondoko trop plein-etik irtetzen hasi da. Are: ADES Espeleologia Elkartekook iragarri bezala, urak obra egin aurretik baino maila altuagoa lortu du, eta trop pleinean isurketa puntu berri bat ireki da, kota handiagoan (14,7 m.i.g). Hau datu oso kezkagarria da.

 

Izan ere, trop pleinaren aktibazioak markatzen digun hau inundazio kota minimoa da. Alegia, seguraski koba barruan urak gorago ailegatu dira. Kontuan har dezagun 2016ean eginiko esplorazioetan, horman 16 m.i.g.tara ur markak aurkitu genituela; eta 17 metrotatik gorako grabatuak ukitu barik zeudela. Ordutik hona behin eta berriro gertatutako uholdeetan, kanpotik ezin dugu jakin ura noraino igo den; datu horiek Armintxen lanean ari den Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak eman beharko liguke, koba barruan ezarriak dituzten neurgailuak erabilita.

Asteburuan zehar, ADES-eko kideok uren portaera aztertu dugu ordurik ordu; plubiometriarekin erkatuz, Armintxeko lurpeko sistemaren ezaguerarako garrantzitsuak diren datuak bildu ditugu. Beti bezala, gogoratu dezagun datuok arazoa konpontzeko interesa duten edozein espezialista edota erakunderekin partekatzeko prest gaudela.



2021/01/30

Armintxe eta Otoio

Gorriz, gaur miatutako zona.

 210130: Oier.

Gardatako Sakona (Armintxe) ikustaldia, eta Otoio S aldean prospekzioa.

Plana Kurpitzeta, Astozurije eta Jentilkoba haitzuloek osatzen duten hirukiaren arteko gunean bueltatxo bat ematea izan da. Halere, haranzko bidean deigarria egin zait Gardatako Sakonetik behera zetorren urjarioa, eta une batez jaitsi naiz, ikustaldi interesgarria eginez.

(...)

Bistan da, gaur jasotako datuok -orain arte bildutako guztiekin batera- Armintxe barruan lanean ari diren Foru Aldundiko profesionalen esku daude; nahikoa dute amateur hauei eskatzea.

Ostean jazo den zaparrada erraldoitik nola-hala babestu ostean, nire bidea jarraitu dut: Zatikara, eta Lamiñotegi ingurutik mendi bizkarreraino; goian, ehiztarien postuetatik hasi eta SWra jo dut, Otoioko Jentilkoba aldera. Erdi bidean NW aldera eginda, Santa Marina tontorraren eta ehiztari postuen arteko basotik zehar ibilbide zirkularra egin dut. Leku ikusgarria, hobeto begiratzea merezi duena (nahiz eta seguru nagoen Xabik jada aztertua duela; baina horrelakoetan sekula ezin da jakin... nahikoa da bi metro harantzago pasatzea, leize bat ez ikusteko). Emaitzei dagokionez, nire ohiko aurkikuntza ratioa mantendu dut (0); halere, pozik aritu naiz.

Izan ere, aurreko baten ere esan nuen, Javik emandako GIS ikastaroaren materialaren erabilpen rudimentario bat egiten hasi naiz; honek, besteak beste, mapa baten gainean gure katalogoko kobak kokatzea ahalbidetzen dit. Hau niretako aurrerakuntza handia da, prospekzio jarduna askoz ere erakargarriagoa egiten duelako: ez baita berdina basoan noraezean galduta ibiltzea (non zauden, eta nora zoazen jakin barik) edo mapa baten gainean, zure burua kokatuta, eta interesatzen zaizkizun lekuetara bideratuz. Bistan denez, taldekideek ederki menperatzen dute hau guzti hau, baina nik -boluntarioki- ez nuen bere garaian ikastaroetan parte hartu, beste speleo gauzekin nahikoa nuelako, eta banekielako gauza hauek oso bizkor aurreratzen direla, eta duela 5 urte ikasitakoak ezer gutxi balio duela gaur egun. Aurten arte; jada, lurrazalean gero eta gehiago ibiltzeko esperantza dudanez, GIS munduan sartzea merezi duela ikusi dudalako. Zentzu horretan, mendian ibiltzeko GPS eta mapak manejatzeko ganorazko gailu bat erosteko unea iritsi dela erabaki dut; eta gure jakitunei aholkua eskatzea tokatzen zait, software eta ezaugarri minimoak zeintzuk izan behar diren jakitzeko behintzat.