2012/04/13

Looking for Pepetxo


2012-IV-13: Oier.

Egualdi txarran etenaldi baten 3 ordu urten dot Amoroto aldera, Pepetxon koben billa (azken momentuko gauzia izan da Iñaki, ezin izan zaittut abisau). Lamiñen paretik egindako baso-garbiketan gora hasi naiz, eta sasitzan zihar erreferentzia batzu hartu dittudaz (kaltzerdi maillara be ez dira allegatzen) (ED50):
o       094: 540902 / 4797578 (e:5). Kamiñua baiño pizkat goragoko alturan (handik ikusten dana). Aterpia, txabola-hondo itxurako lubaki kuadrauakin sedimentuan (harritxintxar biribil zentimetrikua). Metro ta erdi sakon.
o       095: 540854 / 4797542 (e:13). Kondukto nabarmen baten sarreria horman, lurrakin kolmatauta, 20 bat zmtako altura eta 2,5 bat metrotako sakonerako katazulua ikusten da, aldapan behera, gero baltza (haize korrienterik ez). Okabijoko zelaixan alturan.
o       096: 540769 / 4797530 (e:7). Sasitzatik urtenda, Atxurra aldetik datorren bidezidorrian, erdi-erdixan oin dala gitxi desplomautako dolina txikixa (lurrezko hormak, lurrez blokeauta). 60 zm sakon.
Atxamonte punta aldetik urtenda, Idarreta etxera urten dot. Hango Juan Luisekin berba eginda (bera han jaixotakua dan arren, bizitza osua itxasuan egin dabela diño eta bere anai Jose Domingok gehixago dakixala diño) Pepetxo izeneko kobarik ez dau ezagutzen, halan be erreferentzia batzu emon destaz:
o       Agarre eta Atxurra arteko bidian “ba dagozela zuluak”.
o       Idarretatik Kastillora basuan zihar jaitsitta, pistara allegau baiño pizkat lehenago “zulo haundi bat”, bere azalpenen arabera hobi bat emoten dabena.
Agarre basarrira juan naiz gero, eta hango Josebakin berba eginda:
o       Atxurratik Agarrera juanda “kurba haundixa pasau eta gaiñera allegautakuan” dago Pepetxon kobia.
o       Gaiñera, Atxurratik etortzen, Pepetxora allegau ¿baiño lehenago? zulo haundixa dagola bidetik hurre, ulertu dotenangaittik hobixa.
Gero Agarreko beste bizitzako gizona agurtu dot, Juan Urkidi nere pazientia izandakua. Atxurrarako bidia hartu dot nere ustez, baiña nunbaitt despistau eta beheregi jo dot, errekarutz, eta barriro lehelengo zuluan aldera sartu naiz. Halan be terreno interesgarrixa eritxi detsat, kareharri asko bistan, eta ondo miatzia merezi dabena. Eta beste erreferentzia bat hartu dot:
o       097: 540766 / 4797689 (e:11). Bi-hiru katazulo dira, danak terrenuan linea bakarrian zabalduta, eta euretako bat sakonera majokua, biribil perfektua kareharrixian.



Argazkiak.org | 094 © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | 095 © cc-by-sa: ades
 
Argazkiak.org | 096 © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | 097-1 © cc-by-sa: ades
 
Argazkiak.org | 097-2 © cc-by-sa: ades

3 comentarios:

Unai dijo...

Oier, ederra inbidixi zaz emoten. Baina horrelako katazuloak baino koba handixagoak be badazela uste dot hor. GEV-ekuk daukezenak. Begiratu katalogu. Eta barrurantza zenbat daukela diñoen indikaziñoik. Dena dela, argi daukat hor barruan egongo dela sistematxoren bat, super-kolmatazio horien azpian. Tipo Elizburu ibili beharko da, makila lurretan sartzen. "Lekeitio-Ondarru Team"-entzako lan bat. Zelako esker txarrekoa larretan ezerezetan ibiltzea, baine topatzen denean zerbait LA OSTIA!!

Gainera hor mendian baserrien atzean Azubitxa dago. Leize bat sarrera interesgarriarekin, blokeekin kolmatatuta. Begiratu egin behar da ere...
Mexikotik bueltan...

Iñaki dijo...

aver nik etxean deustoko unibertsitateko liburu bat daukat: "carta arqueologica de Vizcaya: yacimientos en cueva" Bertan estan du Pepetxo IIIk (yacimientoa du) 7 metro zituela hasieran baina pista zabaltzean kobazuloa lehertu eta metro bateko katazuloa geratu zela. zuk esandako kobazulo bat izan daiteke. Atxurrako baserrikoa (German) nire amaren lengusua da eta mendialde hori nahiko ondo ezagutzen du, ahal dudanean galdetuko diot nahi baduzue

Unai dijo...

Aupa Iñaki, Leketxo Speleologo II !!(I Oier da, okupatuta dago jeje). Familien III koba, esaten duzun araberan 2 metroko katazulo bat bada, orduan nik ezagutzen dudana Pepetxo III da SEGURU. Ez du merezi Expertoak (Gotzon,and company) ekartzea hori ikustera, baina lurrez kolmatatua dago hori seguru. Lurrik kentzen ez nintzen hasi norbaitek Zoroetxera ni ez bidaltzeko ere ze pista alboan dago. Leku hortan, Elizburu Guztian bezala, sarrerak lurrez estalita daude. Hor ez da espeleologo bat behar, hor ATXURRA bat behar da!