2012-IV-26: Oier, Tomax.
Mikelek informatzen
gaittuanez, bere garajian koba bat dago oholez tapauta. Bertara juanda, oholen
artian 10 bat metro luze eta 6 zabaleko pasillo horizontala erdi-ikusten da, aldapan
behera, estalaktita eta koladekin. Aldamiz-Etxebarriako torre bixen hegoaldia da,
ortofotuan begiratuta Armitxe muñuan E aldian, torrian zimientuen onduan baiña
osorik. Datozen egunetan pata de cabra, topo materiala eta argazki kamaria
eruango dogu; GEV-en katalogua begiratu dogu eta, deskartatzen, Garabilla I (753)
edo Armitxe II (1029) izan leike, topografixiak argittuko dau.
Bestalde, Mikelek diñoskuanez, Armitxe gaiñeko etxe orlegiak egin
arte, ixa tontor gaiñian zulo haundi bat ezagutu zeban umetan; bera ez zan
sekula sartu, baiña bere anaiak esaten zebanez “mendi osua ziharkatzen zeban”.
Bixetako bat izan leike hau bebai.
1 comentario:
Aupa Oier, galdera bat Mexikotik:
non dago Aldamiz Etxebarria?
Publicar un comentario