Argazkiak.org | Letraukua topo © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | Letraukua © cc-by-sa: ades
2012-IV-28: Mikel, Ane, Niko, Tomax, Oier.
Sorpresa makala ez dot hartu. Gelatxua dokumentau eta oholez
barriro ixteko asmotan nindoian, eta koba garaua topau dogu. Hasiera-hasieratik
harrittuta geratu naiz, izan be, sarreran bertan 10 bat metroko eskarpe baten
agertu naiz, galerixa nagusira zabaldutako leihatilla artifiziala dirudixana
–etxia egitteko leherketekin zabalduta, 80 hamarkada hasieran beraz-. Pasamano
batekin jaistia lortu dot, korredorian zabalune haundiñera; alde batetik bloke
arteko sumideruan amaitzen da (gaur ur-jarixua zekana, kanpoko eurixa tetxutik
behera infiltraziñuan zetorren); bestekalderutz, barriz, espeleotema ugaridun
galerixa luziago eta estuagua dago; azken gelatxo baten geratu naiz –hazur
pillaketa kurioso batekin- eta katazulo bat dago, pizkat fortzau ezkeriok
pasatzeko morokua eta bestekaldian jarraipenakin. Hori bai, korriente izpirik
be ez dagonez, esperantza espeleometriko asko ezin geinkez izan.
Hazur pillaketa horri buruz: azken gela horretan, baztarreko
kaixola natural baten sartuta egon dira dan-danak, argi eta garbi bateronbatek
han ipiñitta. Gaiñera, gela erdi-erdixan 7-8 estalaktita hautsi zeguazen
abaniko forman, bertara apuntatzen. Koba osuan zihar, bestalde, urratsen markak
ikusi dittudaz –ez asko- eta sarrerako gelan obrako materialan depositto txiki
bat dago. Esango neuke igeltseruak ibilli zirala barrutik oin dala 30 urte,
¿eurak batuko zittuezen hazurrak depositto kurioso horretan? Edozelan be,
hazurrak jaso dittudaz Tanari emoteko.
Gela nagusixan topografixa bizkor eta ez oso prezisua egin dot,
eta hori marrazten juan jata denporia (beste guztiak kanpuan nittuan zain).
Beraz hurrengo baten etorriko gara argazkixak egiñ eta katazuluori pasatzeko.
Bere forma eta dimentsiñuengaittik, ez dau emoten GEV-eko kataloguan
agertzen diranetako bat be danik, beraz aurreko oharra ahaztu. Izen
probisionala, Letraukua (hori dalako kalia, ez Aldamiz Etxebarria).
2 comentarios:
nobedaderik?!
Arkeologuen iritzixan zain gagoz. Ordurarte, hobe koba honetara ez bueltatzia. Izango dogu aukerarik (argazkixak etaratzeko pendiente dagoz).
Publicar un comentario