2015/04/25

Olabarri Sensations


Part. Idoia, Antua, Unai eta Josu

Aspaldian, ohikoa da gure artean, exkursioa bukatu bezain laster kronikaren titulua aukeratzen hastea. Proposamen ugari izaten ditugu, eskursioak berak, abentura eta txiste asko ekartzen bait digu, normalean ADES-eko gazteen trebezia falta dela eta.

Gaurkoan, ordea, hitzik gabe geratu gara, eta aldiz, sentzazioak izan dira jabe.

Unaiek: "Josuuu!! Esan nolakoa dan??" Garrasi egin du, Idoia eta bera zeuden repisa batetatik. Baina, ez Josuk, ez Antuak, ez zekiten zer erantzun. Burura etorri zaion lehenengo gauza esan du Josuk: "Lezaaateee!!!".

Hiru asteburu eman ditugu "Martin-en Estuasuna" zabaltzen, eta azken sesioa eta gero, pasa egin gara eta koba erabat aldatu da metro gutxitan. Hareharrizko estrato amaigabe baten kontra jo du Olabarrik. Eta beste zerbait berria hasi da. 10m-ko malda bat jeitsi dugu estrato berri honen kontran. Ezkerretik zein eskuinetik, estratoa ez da bukatzen. Putzu bat dugu jeisteko aurrean, 15m inguru, eta erreka entzuten da behean. Nondik ote dator ur hori??? Ez da Olabarrikoa behintzat.

Putzua inguratu eta estratoan ezkerreko noranzkoan sartu gara Antua eta biok, Idoia eta Unai goian zain zeuden bitartean. Pare bat trepada egin eta... beltza. 5m-ko menhir baten itxurako bloke baten silueta atzeman dugu iluntasunean. Zerbait gehiago igo eta... uffff. Handia, oso handia, handiegia... 20m altura, 5m zabal eta 50m luze zabaltzen den tubo-gela-fraktura paralelo bat aurkitu dugu. Garbia, espeleotema gabe, eta erabat fosila. Hareharrizko estroarekiko 90ºko noranzkoan galtzen da goraka. Olabarriko lezearekiko paraleloa dela uste dugu.

Baina hori ez da dena: hareharrizko estratoak jarraitu egiten du, eta bere jarraipena iluntasunean galtzen da. Beste putzu bat ere ikusi dugu bajatzeko.

Lana nonnahi, eta guk, ez sokarik ez segururik ez ezer ekipatzeko. Aurreikusirik lan asko izango dugula Olabarrin, Martinen estuasuna txukundu eta pare bat leku garbitu ditugu.

Gaur bai. Gaur benetako kobazulo bat aurkitu dugu. Ea denok dugun aukera bere esplorazioetan parte hartzeko. Momentu honetan, gutxienez 4 gauza desberdin datorzkit burura "Menhirren Gela"n begiratzeko.

Aupa ADES.

7 comentarios:

Martin dijo...

pfff, motivación máxima!

Olentzero dijo...

Atentos al video que grabo unai el sabado...

Katalino dijo...

Atentos a vuestra Santa, Santísima Katalina. La dosis de motivación que os va a insuflar en las próximas semanas, va a ser motivo de un super vídeo que creará audiencia máxima. Después, ala, a Olabarri, camino de Galarregi.Incautos.

sherlock dijo...

de olabarri a galarregi pasando por lezate, supongo.

Anónimo dijo...

Existe algún camino que no pase por Lezate?

GALARREGI 2016 dijo...

SIMA CULTURAL EUROPEA - GALARREGI 2016

Olentzero dijo...


Amets egitea libre da,
basatzan sartzea ere.

Todos los caminos llevan a Roma,
y todos los rios llevan a Lezate.