2018/02/17

Argatxa

2018-02-16

Oskar.E eta Martin.U

Asteetan euria egiten egon ostean azken bi egunetan ateri egin izana Argatxako sifoia zabaltzeko nahikoa zelakoan geunden. Hala ere, ez da horrela izan. Oskar Argatxara sartzeko guztiz mentalizatua egon da, eta sifoia pasatzera abiatu da zuzen.

Azkenean, biok pasatu dogu sifoia eta Argatxa fondora ekin deutsagu haizea omen daukan pasoa zabaltzen jarraitzeko. Gaurkoan, ez da haizerik egon ez hor ez beste inon, seguruenik sifoiak airearen pasoa oztopatzen zuelako. Horri esker, ohikoa baino tenperatura hobea izan dugu, eta ez gara hotzitu erdi bustita ibilita ere.

Apurtu behar genuen koladari zati eder bat kendu deutsagu eta alboko hormak ere zabaldu ditugu. Oraindik zuloa txiki ikusten da eta beste pare bat irteera egin beharko direla aurreikusten dugu.





No hay comentarios: