Atxurrako goiko sarrerako topografia, gratis et amore (ea norbaiti saguzar-friendly burdinsarea egiteko balio dioen) |
180218: Ibon, Unai, Oier.
I-042ra, neguko hibernazio sasoiko ikustaldia egitera.
Iazko moduan, gutxi ikusi ditugu; argazkirik ere ez diegu atera, multzo
handirik ez baitugu ikusi (denak banaka, eta asko jota binaka). Hona errejistro
zehatza:
- Lehenengo gelan, 8 ale ikusi ditugu. Denak isolatuta, 2 izan ezik: elkarrengandik 2 bat metrotara zeuden.
- 1º sokan gora, beste ale bakarti 1.
- Zaldi gainean pasatzeko harriaren gelan, beste 1.
- Mozkorti gelan, beste 1.
Saguzarrei buruz,
horixe izan da dena. Gaur koba osoa rekorritu dugu (iaz Hondartzan geratu
ginen), eta azken zati akuatikoan ez dugu batere ikusi.
Sarrerako gelan,
armiarma txiki bat jaso dugu (Troglohyphantes?).
180219: Oier
Atxurran ezin izan dugu otsaileko saguzarren laginketa egin:
Urt 17 fetxan, bertako proiektu arkeologikoaren zuzendariari (Diego Garate) koban
sartzeko baimena eskatu genion, barruan hibernatzen dauden saguzarrak
monitorizatzeko. Ots 19 fetxan, eskariari ezezko erantzuna eman digu, eskaria Foru
Aldundiko Ondare Sailera bideratzeko gomendatuz. Fetxak kontuan hartuta, ez
dago hori lortzeko denborarik. Honek epe motzeko eta epe luzeko ondorioak ditu:
- Epe motzean: Atxurran bizi diren saguzarren urteko zikloaren datu-serie bilketan etena.
- Epe luzean: Atxurrako kasua adibide ezin hobea da administrazioen koordinazio ezak (kasu honetan Foru Aldundiko Kultura eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailen artekoa) karstaren ikerketa globala nola oztopatzen duen erakusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario