2018/02/23
Oskar.E eta Martin.U
Hasierako plana Argatxara beste sarrera bat egitea bazan be ez geneukan urpetik ibiltzeko gogo handirik eta Atxarreko erdialdeko sektoreko potentzial handieneko leizera joan gara: Leze galdure.
Leze galdue sektore honetan dauden bi urzueloetako bat da eta haize korrontea daukan bakarra da. Ditugun koben artean Atxarreko kolektorea jotzeko aukera handiena daukana da. Halan be, ikusi dogu zergatik ez zaion metro askorik atera leize honi orain arte. Errekako urak bere bidean espeleologiaren laguna goitik-behera busten dute eta bertatik lehenbailehen irtetzeko gonbidatzen dute. Bestetik, blokeen pilaketak ere gora begiratzen den bakoitzean handik azkar alde egiteko dei egiten dute.
Hala eta guztiz ere barrurantza ekin deutsagu eta sokarik erabili ere egin gabe azpiko salatxora heldu gara. Puntu horretan arrakala interesgarri bat topatu dugu eta gorago beste paso interesgarrirenbat ere. "Utzita" zegoen leize honetan oraindik zer zabaldu badagoela jakinda gustora amaitu dugu eguneko ekina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario