180203: Ane,
Oier.
(...), hibernazio
garaiko laginketa. Ane Carok esan zigunez, argazkiena bakarrik multzo handietan
egitea komeni da (kontaketarako eta identifikaziorako), beraz hemendik aurrera
banakakoak ez ditugu argazkiekin molestatuko.
Ilunabarrean
sartu gara, edo iluntzetik ordu erdi batera, hobeto esan. Ikusitako guztiak
bakartiak izan dira. Lehenengoa sarrerako gela handian bertan, estalaktita
artean; oso txikia, Rh. Hipposideros itxuraz. Korridorean barneratu bezain
laster beste bi, segituan hegan hasi direnak, 110-113 kHz artean emititzen; Rh.
hipposideros beraz. Katazuloa igaro, gela lokaztuak pasatu, blokeen gainetik
ere, eta berriro zoru basera ailegatu eta gela handira sartzerakoan beste bat
ikusi dugu, geldirik, sabaiko harrietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario